Ya falta menos para el Sagardo Eguna del próximo año
Descripción
Eventos / XXVII Sagardo Eguna / Usurbil / Concurso de escanciadores / Iñaki Agirresarobe, ganador
Ficha
- Fuente: Noaua aldizkaria
- Fecha: 2008-05-23
- Clasificación: 5.2. Días de la sidra
- Tipo documento: Revistas
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-002932
Texto completo
Eguraldi iragarpenak bete egin ziren: euririk ez baina sagardoa goian beheran. Eta halaxe izan zen, egunez behintzat. Beste behin ere, jendetza bildu zen Sagardo Egunean. Askatasuna plazaren erabilerak asko arindu ditu joan-etorriak. Eta horri esker, lasaiago ibiltzeko aukera dago. Bai zerbitzarien ikuspegitik eta, noski, bisitan datorrenaren ikuspegitik. Txalaparta doinuekin hasi zen Sagardo Eguna. Ugaitz Agirre eta Ander Izeta bertsolariek, segidan, Alkartasuna zoriondu zuten 100. urteurrenarengatik eta Sagardo Egunaz gozatzera animatu zituzten bisitari denak. Segidan, taula gainera igo ziren Alkartasuna kooperatibako ordezkariak. Lehen sagardo botilak ireki eta festa batean murgildu zen herria. Botatzaile Lehiaketan Iñaki Agirresarobe Tola nagusitu zen Estiloa, basoetan zerbitzatutako neurria eta alferrik galdutako sagardoa. Lan hori ondoen osatu zuena Iñaki Agirresarobe Tola izan zen. Hala ere, lehen hiruek postre moduko sari gozoak eraman zituzten baina irabazleak, kasu honetan Tolak, txapel ederra. Pozik jantzi zuen eta ez zuen egun osoan kendu. Sagardo Botatzaileen Lehiaketan parte hartu zutenak hauek izan ziren: Xabier Soroa, Oxkar Santamaria, Iker Muguruza, Kerman Errekondo, Arantxa Unanue, Iñaki Agirresarobe Tola, Urko Manterola, Luis Gutierrez (kantabriarra) eta Joxe Piñas. Nabarmentzekoa da, halaber, epaimahaikideek egin zuten lana: Unai Lataillade, Mikel Bengoetxea eta Enrike Huizi. IÑAKI AGIRRESAROBE NAGUSITU ZEN 77,3 PUNTUREKIN. BIGARREN ARANTXA UNANUE IZAN ZEN (75 PUNTU) ETA HIRUGARREN IKER MUGURUZA (74,5 PUNTU).