Sagardoaren lurraldea

Sagardoetxea, difundiendo la cultura de la manzana

Descripción

Sagardoetxea / Astigarraga / cultura de la sidra / visitas guiadas / horario / degustación / consumo sidra

astigarraga degustación cultura horario sagardoetxea

Ficha

  • Autor: Aritz Gorriti
  • Fuente: Noaua aldizkaria
  • Fecha: 2008-01-25
  • Clasificación: 2.1. Sidra
  • Tipo documento: Revistas
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-002931

Texto completo

Udazken hotzak, sagar gutxiago eta txikiagoak ekarri ditu, baina kalitate handiagokoak. Sagardo aromatikoa, fruitu freskoa eta gorputza duena. Halakoa omen da, aurten dasta daitekeen sagardo berria. Baina sagardogintzaz zenbat dakigu? Eskaintza interesgarri baten bidez galdera horri erantzuna aurki diezaiokegu; Astigarragako Sagardoetxera gerturatuta. Gogora dezagun, Usurbilen ere halako gune bat zabaltzeko asmoa egon zela. Artzabal eraikinean hain zuzen. Baina dakigun bezala, gaur egun, Zahar Etxe berria kokatuko da bertan. Sagardoa garai batean, arrantzale askoren bizi iraupeneko bermea zen. Edariaren C bitaminak hiltzetik salbatzen zituen hilabeteetarako itsasora arrantzara irteten ziren langileak. Etxera itzultzean zur eta lur geratzen omen ziren haien esperoan ziren senitartekoak. Arrantzarekin bakarrik ez, sagardoak txalapartarekin ere loturak aurkitu dituenik bada. Orain mende batzuk, baserrietan muztioa ekoizteko baliatzen zen dolareko egur puskak, txalaparta inprobisatu gisa erabiltzen zituzten ekoizleek. Zertarako? Bi asmorekin; txalaparta jotzen ari zenak inguruko baserritarrei deiadarra egin nahi zien, etxera etorri eta egindako mosto goxoa dasta zezaten. Baina bada gaur egun musika tresna gisa erabiltzen dena, garai hartan mostoa egin asmoz, laguntza eskatzeko baliatzen zuenik ere. Beste kontu bat da, ia deialdi hark erantzunik izaten ote zuen. Ordutik sagardoaren ekoizpenak gora beherak izan ditu. Beheraldia, bereziki, 60. hamarkada aldean. Arrazoiak beti interpretagarriak diren arren, aditu batek baino gehiagok urte haietan ekoizpenean izandako beherakada edari berrien agerpenekin lotzen dute; Kas edota Coca-Cola marka ezagunekin adibidez. Sagardoaren kontsumoa, gora Ekoizpenak eta kontsumoak azken hamarkadetan goranzko joera hartu du berriz ere. Txotx denboraldiak zerikusi handia izan du horretan. 70. hamarkada hasieran Donostiako elkarte gastronomietako kideak Astigarragako sagardo ekoizleengana joaten hasi ziren. Kupelaz kupela, zuten sagardoa probatzen zuten. Eta gustukoa zutena elkarteetara eramaten zuten. Gaur egun hain ezaguna egin den txotx denboraldiaren jatorria dugu. Ikustetik dastatzera Estatistikari lotutako bi datu; ingelesak omen dira sagardo gehien ekoizten dutenak. Kontsumitzaile finenak berriz, irlandarrak. Ikusi bezala, asko dira sagardogintzak gordetzen dituen bitxikeriak eta istorioak. Horietako askoren berri izan dezakegu, Astigarragako Sagardoetxean. Urte osoan zabalik dagoen museoan, sagardo ekoizpenaren nondik norakoak ezagutzeko aukera dago, zelaian bertan landaketatik hasita. Eta gero, museo barruan jarraituta, erakusketa eta ikusentzunezkoen bidez. Ibilaldia, sagardo goxoa probatuz amaitzen da. Urtean zehar ere, sagardoaren ekoizpen prozesuari lotutako garaian garaiko erakustaldiak antolatzen dituzte, beste hainbat ekintza osagarrirekin batera. Bisita gidatuak egiteko aukera Han dioten bezala, sagardotegi batera joan aurretik plan polita da lehenbizi Sagardoetxea eta ondoko sagasti ederrak ezagutzea. Ibilaldi gidatuak antolatzen dituzte bertan. 3,5 euroren truke bertako txokoak ezagutu daitezke. Doan 10 urtez azpikoentzat. Hauek, garaian garaiko ordutegiak: Urriak 1-Apirilak 30 Asteartetik ostiralera: 15:00-19:30. Larunbatetan: 11:00-13:30/16:00- 19:30. Igandetan: 11:00-13:30 Astelehenetan itxita. Maiatzak 1-Irailak 30 Asteartetik larunbatera: 11:00- 13:30/16:00-20:00. Igande eta astelehenetan itxita. Taldeentzat beste ordutegiak. SAGARDOETXEA Kale Nagusia 48, Astigarraga Telefonoa: 943 550 575. www.sagardoetxea.com