Joxe Mari Alberro, responsable de Sagardoetxea: "Se acerca mucha gente interesada"
Descripción
Sagardoetxea / Joxe Mari Alberro / entrevista / origen de los visitantes / Sagardun / guía de sidrerías / temporada txotx
visitantes entrevista joxe mari alberro sagardoetxea sagardun temporada del txotx
Ficha
- Autor: Aritz Gorriti
- Fuente: Noaua aldizkaria
- Fecha: 2008-01-25
- Clasificación: 3.0. Museo de la Sidra Vasca
- Tipo documento: Revistas
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-002930
Texto completo
NOAUA! Zer nolako bisitari mugimendua izaten duzue urtean zehar? Joxe Mari Alberro. 2006ko irailean ireki zen. Pasa den azarora arte, banaka 1.812 lagun etorri dira, ikastoletatik 1.501 eta taldeetan, 3.290. Denera, 6.603. N. Gehienbat, nondik datoz? J. M. A. Gehienak Euskal Herrikoak dira; 3.723 pasatxo (%70a gipuzkoarrak eta %20 Bizkaiatik). Espainiatik 2.042 eta Europatik 820. N. Etortzen direnei, zerk pizten die arreta gehien? J. M. A. Sagastiei ateratzen diegun etekinak. Bestalde, erabat ahaztuta zutena gogoratu edota jakin gabeko gauza askoren berri izaten dute. Jendea oso interesatua agertzen da. Eta dastaketan denak oso gustura. Horretarako ere tartea hartzen dugu; nola dastatu, usaindu, koloreak ikusi edota sagar produktu ezberdinak ezagutzeko. Bide horretan guztian, sagarraren kultura sartu nahi dugu. N. Partzuergo batek kudeatzen du museoa. Gunea martxan jarrita, bilgune horren erronketako bat bete da. Baina zer du egiteke? J. M. A. Ondareari lotutako dokumentazio zentroarekin jarraitzen dugu, hori gure eguneroko lana da. Bertan, kultur taldeek parte hartzen dute. Aurten, Erbitegi-Etxeberriko tolarea sagastian jarri nahi dugu. Elementu interesgarria iruditzen zaigu. XIX. mende bukaeran, sagardo mundua beste modu batekoa baitzen. Eta hori zabaldu nahi dugu. N. Produktua berak, sagardoak une gozoa bizi duen bezala, sagardoaren kulturari buruz gauza bera esan daiteke? J. M. A. Hemen inguruan sagardo kultura dago. Orain txotx boladan gehienbat Iparraldetik, Frantziatik eta Espainiatik parranda egitera datoz. Horregatik, guri erakutsi zigutena, aste egun batean sagardotegira sagardoa dastatzera joateko ohitura hori nola helarazi galdetzen diogu gure buruari. Hemen ere askotan, kultura hori ere ez dago guztiz barneratua. Niretzat hor dago erronka. Hori Errioxan ere pasa dute. Horregatik, museoaren bidez guk bizi dugun kultura hori transmititu nahi genuke. N. Inguruko herri hauetan bada sagardoaren kultura. Baina gertuko herrietan ez da hain ezaguna museo hau? J. M. A. Lehenengo sei hilabeteetan gu konturatu ginen, Sagardoetxea askorentzat beste sagardotegi bat bezala dela. Baina gure proiektua erabat kulturala da, oso lotua gastronomiarekin. Hemendik kanpo, proiektu kultural eta turistikoek segituan erakarri dituzte herritarrak. Eta hemen, batzuek ez dute garbi zer ote den. Aurten, herritik hasita, gai horretan sakondu nahi genuke. N. Sagardoetxean aurkeztu da txotx denboraldia. Zuentzat ere horrelako ekitaldi sonatuak bertan ospatzeak, bultzatuko du gunea? J. M. A. Gure gastuekin nahikoa dugulako, antolatutako ekitaldiak asko neurtu behar ditugu. Horrelako ekintzak Sagardoetxea bultzatzeko baliatzen ditugu. N. Txotx denboraldi aurkezpenean jakinarazi zenez, aurtengo sagardoa ona dator? J. M. A. Batek baino gehiagok esan dit, iazkoa baino askoz hobea dela. Nahiz besteek bestelakorik esan. Etxe bakoitzak daki zer duen. Guk hemen probaketa batzuk egiten ditugu. Baina aurten, orokorrean, herritarrek produktu ona dastatu ahal izango dute. Inguruko sagardotegien gida Aginaga sagardotegia 943 366 710 (Aginaga) Aialde Berri sagardotegia 943 365 031 (Santuenea) Araeta sagardotegia (Zubieta) 943 362 049/ 943 366 604 Arratzain sagardotegia 943 366 663 (Arratzain bidea) Astiazaran sagardotegia 943 361 229 (Zubieta) Saizar sagardotegia 943 362 228 (Kalezar) Urdaira sagardotegia 943 372 691 (Aginaga)