Sagardoaren lurraldea

Cada vez acude más gente a la Feria de Santo Tomás de Usurbil

Descripción

Eventos / concursos / Santo Tomás / feria / Usurbil / concursos de sidra y alubias / depore rural / Jakoba Errekondo, ganador / Ramón Urdanpilleta, segundo / Antoni Mari Olano, tercero / talo, txistorra, castañas

feria evento castaña deportes rurales ganador jakoba errekondo concurso santo tomás usurbil

Ficha

  • Fuente: Noaua aldizkaria
  • Fecha: 2007-12-21
  • Clasificación: 5.6. Concursos
  • Tipo documento: Revistas
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-002929

Texto completo

Jende asko ibili zen pasa den igandeko Santo Tomas azokan. Talo zein txistorra pintxoak jan eta bertako ekoizleek egindako sagardoa dastatzeko aukera izan zen. Herri kirol saio ederrarekin amaitu zen azken urteotako azokarik jendetsuenetakoa. Babarrun ekoizleek lehiaketara aurkeztutakoa ikusi eta bertako sagardogileen sagardoa dastatzeko aukera urtean behin bakarrik izaten da, Santo Tomaseko azokan. Aurten, sagardogileen lehiaketan, 20 izan dira aurkeztu direnak. Lehiaketan izena eman zuten babarrun ekoizleak, ordea, 34. Babarrun ale onena aukeratzeko, Tolosako Babarruna elkarteko kide bat izan zen epaimahaian. Aurten, Juan Karlos Balerdiren babarruna izan da lehen saria eman duena. 150 euro eta txapela eraman zituen. Irudian duzue Balerdi, seme-alabekin, saria hartzeko unean. Bigarren Jose Ramon Ibarguren izan zen. Txokoaldeko Irundegi baserrikoak 80 euro eskuratu zituen. Hirugarren saria Manuel Aizpuruak jaso zuen. Aginagako Ibai Ertz etxekoarentzat izan zen 50 euroko saria. Sagardo lehiaketan, Anburu baserrikoa izan zen nagusi (150 euro eta txapela). Bigarren, Zubietako Etxeberri baserriko sagardoa (80 euroko saria) eta hirugarren Olanoenea baserrikoa (50 euroko saria). Taloa, txistorra, gaztainak... DBH4ko ikasleak txistorra pintxoak saltzen aritu ziren. Ikasturte amaierako bidaia ordaintzeko kamisetak ere jarri zituzten salgai. Bilgunekoek, ohi bezala, lan handia izan zuten taloa egin eta saltzen. Gaztainak ere banatu ziren. Horretaz aparte, Egunkariaren aldeko postua jarri zuten Dema-plazan eta Erraustegiaren Aurkako Plataformak mural lehiaketara aurkeztu diren lanak ikusgai jarri zituen. Azokan sarituak izan ziren babarrun ekoizle eta sagardogileak BABARRUN LEHIAKETA 1. saria: Juan Karlos Balerdi, Usasku baserrikoa. Kalezar. 2. saria: Jose Ramon Ibarguren, Irundegi baserrikoa. Txokoalde. 3. saria: Manuel Aizpurua, Aginagako Ibai-Ertz etxekoa. SAGARDO LEHIAKETA 1. saria: Jakoba Errekondo. Anburu baserria, Aginaga. 2. saria: Ramon Urdanpilleta. Etxeberri baserria, Zubieta. 3. saria: Antonio Mari Olano. Olanoenea baserria, Txikierdi.