Sagardoaren lurraldea

Santo Tomás en Usurbil

Descripción

Eventos / concursos / Santo Tomás / feria / Usurbil / concursos de sidra y alubias / depore rural

feria evento deportes rurales concurso santo tomás usurbil

Ficha

  • Autor: Irati Portu
  • Fuente: Noaua aldizkaria
  • Fecha: 2007-12-21
  • Clasificación: 5.6. Concursos
  • Tipo documento: Revistas
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-002928

Texto completo

Pasa den igandean Santo Tomas eguna ospatu genuen Usurbilen. Santu honen eguna, berez, abenduaren 21a dela jakina den arren, herrian aurreko igandean izan genuen. Goizeko hotzak (-1ºC alajaina!) ez zuen herritarren jakinmina izoztu, eta ugari izan ziren frontoira azaldu zirenak. Han herriko baserri desberdinetako babarrunak eta sagardoa izan genituen lehian, eta ez zegoen aditua izan beharrik bat probatu eta beste hura dastatzeko. Nahikoa aitzakia ere bazen goizeko frexkuran talo goxogoxoa jan eta sagardo pixka batekin eztarrian behera bultzatzeko. Bertan bildutako 34tatik babarrunetan txapeldun Usasku baserrikoak izan genituen, eta sagardorik onenaren saria, berriz, Anburu baserriak eraman zuen. Ondorenean, eguerdian, herri kirolak ere izan ziren: harrijasotzaileak eta aizkolariak, hain zuzen. Beraz, igandea egun borobila izan genuela esan dezakegu. Eta gogoarekin geratu zenak badaki, herrian izango ez bada ere, ostiral honetan Santo Tomas!