El domingo deporte rural en la Feria de Santo Tomás
Descripción
Eventos / concursos / Santo Tomás / feria / concursos de sidra y alubias / depore rural / premios
feria deportes rurales concurso santo tomás premios
Ficha
- Fuente: Noaua aldizkaria
- Fecha: 2007-12-14
- Clasificación: 5.6. Concursos
- Tipo documento: Revistas
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-002927
Texto completo
Aurtengoan, abenduaren 16arekin egokituko da Santo Tomas eguneko azoka Usurbilen. Herritarrek eginiko sagardoa dastatu ahal izango dugu. Bertako ekoizleek egindako babarrunak ikusteko aukera ere izango da. Eta lehiaketa bidez aukeratuko dira aurtengo sagardo eta babarrun onenak. Lehiaketa eta gero, herri kirol saioa hasiko da frontoian: Jakoba Otegi harrijasotzailea eta Etxebeste eta Txapartegi aizkolariak. Sagardo zein babarrun lehiaketetara aurkezteko epea abenduaren 11n amaitu zen. Baina gogora ekar ditzagun lehiaketen nondik norakoak. Sagardo lehiaketa Etxean edo baserrian egindako sagardoa bildu ohi da Santo Tomas azokan. Sagardotegiek, ordea, ezin dute lehiaketa honetan parte hartu. Babarrun lehiaketa Babarrun lehiaketan, ezaugarri hauek hartuko dira kontuan: itxura, kolorea, berdintasuna, dizdira, garbitasuna... Sari ederrak Babarrun zein sagardo lehiaketan, ondorengo sariak izango dira: Irabazlearentzat, saria: 150 euro ¤eta txapela. Bigarren geratzen denarentzat: 80¤eur o. Hirugarren saria: 50 euro. Bukatzeko, Herri Kirolak Aurtengo Santo Tomaseko azokan izango da bestelako ikuskizunik. Estrainekoz, herri kirol saio aparta ikusteko aukera izango dugu. Eguerdiko 13:30ak aldera hasiko den saioan, Jakoba Otegi harrijasotzailea izango da. 16 urte ditu Aizarnako gazte honek eta 80 kg bola eta 100 kg errektangularrarekin arituko da. Etxebeste eta Txapartegi aizkolariak ere lanean izango dira. Lehenbizikoak kana bateko enborra etzanda moztuko du eta bigarrenak kana bateko enborra zutikako modalitatean.