Sagardoaren lurraldea

Olor a sidra

Descripción

Sidra / cosecha / sidrería Saizar / manzanas / Francia / Galicia / elaboración sidra

francia galicia sidra manzana sidrería saizar cosecha

Ficha

  • Autor: Aloña Pulido
  • Fuente: Noaua aldizkaria
  • Fecha: 2007-10-12
  • Clasificación: 2.5. Instalaciones
  • Tipo documento: Revistas
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-002925

Texto completo

Uda pasa da, horrek esan nahi du negua ere gertu dugula eta opor giroa ere joan zaigula. Haurrak ikastolara eta helduak lanera! Bestalde herriko auzoetako festa gehienak ere pasa dira, baina garai honetan urtero bezala Aginako festak zain ditugu. Egun hauetan Kalezarren barrena oinez ibili al zarete? Ibili zaretenok jabetuko zinaten sagarraren usainaz. Auzotarrok ere haizeak nondik jo Saizartik datorren sagar usain ederra sumatzen dugu gure etxeetan. Honek esan nahi du iada sagardoa egiten hasi direla eta konturatzerako berriro txotx garaia gainean izango dugula. Hau guztia dela eta ale honetako kronika gaia honi buruz egitea okurritu zitzaidan eta honetarako datu batzuk bildu ditut Saizar aldean. Asteko esan didate aurten 1.800.000 kg sagar bildu dituztela, baina kilo hauen artean kilo gutxi dira hemengoak. Sagar gehiena Galizia eta Frantziatik, Normandiatik, ekarri dute. 1.800.000 kg sagar hauetatik 1.500.000 litro sagardo aterako dira, a ze pila! Orain sagar guzti hau prentsatzen ari dira, honengatik sumatzen da sagar usaia auzoan, eta prentsatze lan hauen ondorioz muztioa lortuko dute. Muztio hau gero biltegietan sartzen dute eta 2/3 hilabete inguruan bertan edukitzen dute fermentatu dadin. Behin hilabete hauek pasatzean orduan iristen da txotx garaia, normalean “San Sebastian” egunaren inguruan hain zuzen ere. Orduan izaten dugu aukera sagardo goxoa probatu eta dastatzeko! Besterik gabe, idatzitakoa interesgarria iruditu zaizuelakoan, ondo ondo pasa San Praixkutan azkeneko festak dira eta!