Sagardoaren lurraldea

Avisios de los organizadores del Sagardo Eguna

Descripción

Eventos / XXVI Sagardo Eguna/ Usurbil / escanciadores

evento sagardo egunak usurbil

Ficha

  • Fuente: Noaua aldizkaria
  • Fecha: 2007-06-01
  • Clasificación: 5.2. Días de la sidra
  • Tipo documento: Revistas
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-002924

Texto completo

Sagardo Eguneko antolatzaileek botatzaileek egindako lana eskertu nahi dute. Eguraldi txarra egin arren, eta euria egin zuen uneetan ere ez zutelako eten sagardo botatzea. Era berean, bezperan, larunbat gauean izandako gertakari bat ere aipatu nahi dute. Sagardo eguna hasteko ordu batzuk baino falta ez zirela Askatasuna plazan egun guztirako jarrita zegoen txapazko komun handi bat kaltetu baitzuten batzuek; palankarekin atea behartu, komunak hautsi eta garbiketarako tresnak lapurtu zituzten. Sagardo Egun osoan zehar garbiketa lanak egiteko kontratatu zen langileak, igande goizean komuna kaltetuta eta materiala falta zela ikusi zuen. Antolatzaileek gogorarazi dutenez, herritar guztiontzat jarritako hobekuntza da komuna. Eta aurtengoa ikusita, hurrengo urtean, akaso Udalak ez duela jarriko hainbeste kostatako gauza bat. Amaitzeko, baten batek baso zaharren bat edota aurtengoa berreskuratu nahi badu deitu dezala telefono zenbaki honetara: 686 191 372 (Leire). Baso zahar guztiak 50 eurotan eskura daitezke.