Sagardo Eguna
Descripción
Eventos / XXVI Sagardo Eguna / Usurbil / charanga / música
evento música sagardo egunak usurbil
Ficha
- Autor: Nerea Bordagarai
- Fuente: Noaua aldizkaria
- Fecha: 2007-05-25
- Clasificación: 5.2. Días de la sidra
- Tipo documento: Revistas
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-002923
Texto completo
Berriro ere igaro da Sagardo Eguna! Nahiz eta aurreko urteko eguraldiarekin konparatuz, aurtengoan eguraldi exkaxa egin arren jende ugari hurbildu zen aurrekoan Usurbilera. Sagardo postuak ireki eta sagardo dastaketari hasiera eman zitzaion. Hamaiketakoa egiteko ere aukera ugari zegoen, taloak, otartekoak, pintxoak... Giro ederra egon zen herriko txoko guztietan, tabernetan gehiengoa, dantza eta giro ederrean euritik babestu nahian zebilen jendearekin. Txaranga eta musika soinuak ere alaitu zituen gure herriko kaleak, haur, gazte eta helduak festa-giroan herritik barrena ibili ziren hauekin batera dantzan eguraldi traketxa kontuan hartu gabe. Beraz, giro ederra izan genuela aurreko igandean gure herri honetan.