Sagardoaren lurraldea

I Sagardo Eguna en Galicia

Descripción

Eventos / I Sagardo Eguna /Galicia / sidra forána / Lugo

evento galicia sagardo egunak sidra

Ficha

  • Autor: Aloña Loidi
  • Fuente: Noaua aldizkaria
  • Fecha: 2007-04-27
  • Clasificación: 5.2. Días de la sidra
  • Tipo documento: Revistas
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-002920

Texto completo

Apirilaren 14-an Lugo-ko “Concello de Chantada” herrian I. sagardo eguna ospatu zuten. Iaz Usurbilen izan ziren galiziar batzuk eta ideia gustatu eta beraiek ere sagardo eguna antolatzea pentsatu zuten. Iazko sagardo egunean hemen izan zirenez, usurbildarrok sagardo egunera gonbidatu gintuzten eta 7 lagun apuntatu ziren eskurtsiora. Kotxetan atera ziren Usurbildik apirilaren 13-an. Hara iritsi zirenerako zain omen zeukaten afaltzera eramango zituen autobusa. Nahikoa pulpo, haragi egosi eta gozo jan ondoren hotelera bueltan eraman omen zituzten. Hurrengo egunean, apirilak 14 larunbata, hotelean gosaldu eta plazara azaldu ziren. Guztira 16 sagardo postu omen zeuden. Postu horietatik bat bertako fabrika batekoa omen zen, Kantabriakoak eta asturiarrak beste batzuk eta hemengoak lau; Astiazaran, Saizar, Petritegi eta Añota. Bazkaldu eta afaldu sagardo egunaren antolatzaileekin egin omen zuten. Gaua berriz ere hotelean pasatu eta hurrengo goizean, apirilak 15 igandea, hotelean gosaldu eta honantz abiatu ziren. Oso gustura ibili omen ziren joandako guztiak eta hurrengo urtean galiziarrek sagardo eguna berriz antolatuz gero, ea jende gehiago animatzen garen!