Sagardoaren lurraldea

Este año sí

Descripción

Eventos / Sagarrondotik 2007 / camponato deporte rural / Usurbil / programa / sokatira / recogida de manzana / levantamiento de pidra / chingas / concurso de sacos / "lokatxak"

ocio cultura sagarrondotik usurbil

Ficha

  • Autor: Aritz Gorriti
  • Fuente: Noaua aldizkaria
  • Fecha: 2007-03-16
  • Clasificación: 5.8. Otros
  • Tipo documento: Revistas
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-002918

Texto completo

Usurbilgo taldea duela aste batzuk hasi zen Sagarrondotik jaialdiko “desafioa” prestatzen. Igande honetan, martxoak 18, Sagarrondotik eskenatokiz aldatu eta Urnietan izango da jaia. Artisau azoka eta sagardo dastatzearekin batera, IV. Herri Kirol Lehia ospatuko da Urnietako Udal Pilotalekuan. Usurbilgo kirol taldea, jada, erronkarako prest da. Oso fin ibili beharko dute martxoaren 18an, Astigarraga, Urnieta eta Hernaniko kirol taldeek. Gogor eta ilusio handiz prestatzeaz gain, ahalik eta saiorik onena egitera joango baitira Usurbilgo ordezkariak. Azken aste hauetan egindako prestaketa lanak Urnietako Udal Pilotalekuan erakutsi ahal izango dituzte igande honetan, martxoak 18. IV Herri Kirol jaia ospatuko da bertan. Zazpi probatan ahalik eta saiorik politena egiteko prest izango dira. Sokatira, sagar iltzatzea, ingudea, harri jasotzea, txingak, zaku lasterketa eta lokotxak dira sagardoaren lurraldeko lau herriak aurrez aurre jarriko dituzten frogak. Aginagan, gogor prestatzen Hamazazpi laguneko taldea osatuta, San Praixkutan jaietako txosna guneetako bat den lekuan, Aginagako Eliza Zaharrean alegia, bildu izan dira entrenamendu saioetarako. Astean hiru egunetan, afalaurretik. Kontuan hartu behar da, antolatzaileek aipatu izan duten bezala, espresuki jaialdi honetarako prestatu eta entrenatzen direla. Oraindik ere, beraz, meritu handiagoa dute. Iaz aipatutako kirol froga gehienetan bigarren postua eskuratu zuten. Bestalde, azken edizioetan, sagardoaren eremuko gainerako herrietako kirol taldeek ezin izan dute Urnietako kirol taldea mendean hartu. Aurtengoan, joera hori hausteko gogoz dira herrikoak; “lehen postua eskuratzera goaz”, adierazi dute. Lau herrietako kirol taldeek zein baino zein erakustaldi hobeak eskaintzen saiatuko dira. Baina azkenean, lehia sano horretan ere, gatza eta piperra jartzen duten emaitzak izango dira. Aipatu bezala, azken edizioetan urnietarrak nagusitu dira sailkapen nagusian. Aurten gerta daitekeenaz galdetuta, hauxe litzateke IV Kirol Lehia horretako podium-a parte hartzaile usurbildar batzuen iritziz: Urnietakoak irabazle, usurbildarrak bigarren, Astigarragakoak hirugarren eta azkenik, Hernanikoak. Ia, azken urteetako joera hautsi eta aurtengoan Usurbilgoak nagusitzen diren. Igandean, martxoak 18, goizeko 11:00etan hasiko da kirol festa handia. zazpikoa prest Herri Kirol Lehia, igande honetan Urnietan 10:00. Sagardo festa herriko plazan: Sagardo dastaketa eta Buruntzaldeko artisauen azoka. Bildotsak burduntzian erreko dira plazan bertan. 11:00. IV. Herri Arteko Herri Kirol lehia Urnietako udal frontoian. Parte hartzaileak: Urnieta, Hernani, Astigarraga eta Usurbil. Frogak: sokatira, sagar iltzatzea, ingudea, harri jasotzea, txingak, zaku lasterketa eta lokotxak. 12:00. Marijo Sardon harri jasotzailearen errekor saiakera; 113 kiloko harri zilindrikoarekin bost minutuko txandan.