Sagardoaren lurraldea

Egizak/n txotx!

Descripción

Sidra/ temporada txotx / cosecha / degustación / aubuses / autobuses Aizpurua / sidrerías Aginaga, Aialde Berri, Araeta, Arratzain, Astiazaran y Urdaira / Usurbil / botella / agenda de la sidra

aginaga botella degustación sidra txotx temporada del txotx usurbil cosecha

Ficha

  • Autor: Aritz Gorriti
  • Fuente: Noaua aldizkaria
  • Fecha: 2007-01-19
  • Clasificación: 2.4. Txotx
  • Tipo documento: Revistas
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-002916

Texto completo

NOAUA!ko ale hau esku artean izaterako, inauguratuta izango da sagardotegien denboraldi berria; 2007. urteko txotx garaia. Azken hilabeteetako uzta dastatzeko garaia iritsi da. Aitzakia txikiren bat izan bezain azkar, sagardotegietarako bidea hartzea ezer gutxi kostako da. Egunez, gauez… herritar uholdea nabarituko da sagardotegi eta inguruko herrietan. Kupela bateko eta besteko sagardoa edan. Eta noski, sukaldariek prestatutako menu goxoa dastatuko da; haragia, bakailaoa, intxaurrak, gazta… Sagardoa janariari eztarri zulotik sabelera bultzatzeko. Edo janaria sagardoari laguntzeko. Modu batean edo bestean, egin dezagun… Txootx! Txotx egitera... autobusean Orain hasi eta Aste Santua arte, asteburuan izan ditzaketen bestelako irteerez gain, koadrila askoren bidaia-lagun izango dira Euxebio eta Aizpuruako beste autobus-gidariak. Batek baino gehiagok autobusez egingo baitu sagardotegirako bidea. NOAUA! Txotx garaia nabari al duzue? Euxebio Aizpurua. Bai. Ostiral iluntzetan gehienbat. Ostiralero lauzpabost autobus irteten dira. Larunbatetan bizpahiru. Beraz, nabaritzen da. Sagardotegi batzuetan, 30 autobus ere biltzen dira. N. Zer nolako eskaintza duzue? E. A. Batez ere, 35 urtetik beherako koadrilak bizi diren jaioterritik sagardotegira eramaten ditugu. Sagardotegian itxaroten dugu gauerdia pasatxora arte. Gero, orokorrean, Donostiara edo Hernanira eramaten ditugu. Goizaldeko hirurak aldera parranda lekutik haien jaioterrirako bidea egiten dugu. Topera badaki norberak noiz itzuli behar duen etxera. N. Itxaron beharreko denbora tartea, zuei ere luze egingo zaizue, ezta? E. A. Bizilekutik gertu geratzen bazaigu, etxera etortzen gara. Eta gero hiruretan haien bila joaten gara. Baina urruti geratzen bada, han zain egoten gara. Siestatxoa egin eta zerbait irakurtzen. Baina gure lana da eta jada ohitu gara. N. Nolako eskaerak jasotzen dituzue? E. A. Koadrilak izaten dira orokorrean. Beasaindik barrualdera, kostaldean Zumaiatik alde honetara bizi diren koadrilen eskaerak jasotzen ditugu. 30-35 laguneko taldeak izaten dira. N. Autobusa, autoa etxean uzteko irtenbiderik onena, ezta? E. A. Dudarik gabe. Hartara, konpromisoak alde batera utzi eta lasai norbere lagunekin parrandatxoa egin daiteke inolako arazorik gabe. Autoa non utzi eta gero berriz hartu beharraz arduratu gabe. Autobusak etxean hartu eta gero, etxean uzten zaitu. N. Horrelako irteerak autobusez egiteko ohitura zabalduta al dago? E. A. Orain pixka bat gehitu da. Baina beti izan da ohitura. Errepideetako gertaerek, alkoholemia kontrolek… eragina dute. Sagardotegiak, bertatik bertara Sagardo agenda Aginaga sagardotegia 943 366 710 (Aginaga) Aialde Berri sagardotegia 943 365 031 (Santuenea) Araeta sagardotegia 943 362 049/943 366 604 (Zubieta) Arratzain sagardotegia 943 580 974 /943 366 663 (Arratzain bidea) Astiazaran sagardotegia 943 361 229 (Zubieta) Saizar sagardotegia 943 362 228 (Kalezar) Urdaira sagardotegia 943 372 691 (Aginaga) Sagardotegiak, Usurbildik haratago Txotx garai betean sagardotegiren batera joan nahi, baina betikoa beteta dagoela, beste bateko telefono zenbakia ez dakigula, oraindik inoiz joan gabe gauden beste horretara joan nahi baina helbidea falta… Zalantza edota azken orduko ezustekoetarako urtero Argia astekariak Euskal Herriko sagardotegien gida kaleratzen du. Sagardotegi bakoitza herrietan kokatzeaz gain, bertan iragartzen direnetako batera joan nahi izanez gero, harremanetan jartzeko bideen berri ematen du. Aste honetako NOAUA!ren alearekin batera eskuragai duzue Argiaren gida. Txotxetik botilara Herriko ostatuak Txotx garaiarekin batera, mendi irteeraren baterako edo etxean antolatutako bazkarirako ezin eutsi sagardo botilak izateko tentazioari. Hona hemen, arloan adituak direnek eskaintzen dituzten zenbait gomendio. 1-Botilak leku ilunetan gordeta izan. Eta ondo itxita, kalitateko tapoia duela. 2-Botila ireki aurretik, astindu. 3-Botilak 10-13 gradu artean, sagardo naturalaren tenperatura egokian izatea. 4-Botila irekiz gero, dena edatea komenigarria da bere usaina eta txinparta ez galtzeko. 5-Zerbitzatzerakoan, 30 zentimetroko altueratik bota edalontzira. 6-Edalontzia beira finekoa izatea. 7-Askotan eta gutxi edatea; trago batean. Edalontzian sagardoa izateak ezaugarriak galtzen ditu. 8-Botilan gelditzen diren kondarrak naturaltasunaren berme dira. Sagardo agenda Aginaga sagardotegia 943 366 710 (Aginaga) Aialde Berri sagardotegia 943 365 031 (Santuenea) Araeta sagardotegia 943 362 049/943 366 604 (Zubieta) Arratzain sagardotegia 943 580 974 /943 366 663 (Arratzain bidea) Astiazaran sagardotegia 943 361 229 (Zubieta) Saizar sagardotegia 943 362 228 (Kalezar) Urdaira sagardotegia 943 372 691 (Aginaga) Sagardotegiak, Usurbildik haratago Txotx garai betean sagardotegiren batera joan nahi, baina betikoa beteta dagoela, beste bateko telefono zenbakia ez dakigula, oraindik inoiz joan gabe gauden beste horretara joan nahi baina helbidea falta… Zalantza edota azken orduko ezustekoetarako urtero Argia astekariak Euskal Herriko sagardotegien gida kaleratzen du. Sagardotegi bakoitza herrietan kokatzeaz gain, bertan iragartzen direnetako batera joan nahi izanez gero, harremanetan jartzeko bideen berri ematen du. Aste honetako NOAUA!ren alearekin batera eskuragai duzue Argiaren gida. …Txotxetik botilara Herriko ostatuak Txotx garaiarekin batera, mendi irteeraren baterako edo etxean antolatutako bazkarirako ezin eutsi sagardo botilak izateko tentazioari. Hona hemen, arloan adituak direnek eskaintzen dituzten zenbait gomendio. 1-Botilak leku ilunetan gordeta izan. Eta ondo itxita, kalitateko tapoia duela. 2-Botila ireki aurretik, astindu. 3-Botilak 10-13 gradu artean, sagardo naturalaren tenperatura egokian izatea. 4-Botila irekiz gero, dena edatea komenigarria da bere usaina eta txinparta ez galtzeko. 5-Zerbitzatzerakoan, 30 zentimetroko altueratik bota edalontzira. 6-Edalontzia beira finekoa izatea. 7-Askotan eta gutxi edatea; trago batean. Edalontzian sagardoa izateak ezaugarriak galtzen ditu. 8-Botilan gelditzen diren kondarrak naturaltasunaren berme dira. KAROBI Zubietako nekazaritza-etxea. 943 360 635. BARAZAR Zubietako nekazaritza-etxea. 943 363 358. ZALDUA Zubietako hotela. 943 366 620. IBARROLA Kalezarreko nekazaritza-etxea. 943 363 007. ZABALEA San Estebango nekazaritza-etxea. 630 562 588. ATXEGA Atxegaldeko jauregia. 943 371 150. Urtarrilak 17, asteazkena Astigarraga Sagardo berriaren aurkezpena 13:45 Txotx denboraldiaren hasiera Bereziartua sagardotegian. Sagardo uzta berriaren dastaketa. Arratsaldean, barrikotea sagardo berriaren dastatzea herriko tabernetan. Martxoak 16-17 Hernani Sagarrondotik 2007: Julieta Venegas, Raimundo Amador, Zea Mays... Herri kirolak, azoka… Maiatzak 20, igandea Usurbil XXVI. Sagardo Eguna.