Sagardoaren lurraldea

Cena-conferenicia en Aialde Berri con Jon Sarasua y Maialen Lujambio

Descripción

Eventos / XXV. Sagardo Eguna / Usurbil / sidrería Aialde Berri / cena-conferencia / Jon Sarasua y Maialen Lujanbio / Sagardo Egunaren Lagunak / horario / tarifas

evento horario sagardo egunak usurbil

Ficha

  • Fuente: Noaua aldizkaria
  • Fecha: 2006-12-15
  • Clasificación: 5.2. Días de la sidra
  • Tipo documento: Revistas
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-002914

Texto completo

Sagardo Egunaren Lagunak taldeak antolatu du hitzaldiafari interesgarri hau. Abenduaren 14an egingo da, osteguna, iluntzeko 20:00etan Santueneko Aialde Berri sagardotegian. Hitzaldia eta gero hasiko da afaria. Txartelak 25 eurotan daude salgai. Egunean bertan ere, Aialdera gerturatu eta eskuratu ahal izango dira. Ekitaldi honekin amaituko dira Usurbilgo Sagardo Egunaren 25. urteurreneko ospakizunak. Bai, ondo irakurri duzu. Jon Sarasua Aialde Berrin egingo den hitzaldi-afarian izango da. Plazak aspaldi utzi zituen baina Sagardo Egunaren Lagunak taldearen eskutik, gure artean izango da Aialde Berrin eskainiko duen hitzaldian ez da bakarrik izango. Aldamenean izango du Maialen Lujanbio. Gaia, hauxe: “Bertsogintzak puntua jarri zigun”. Bien solasaldia pizteko gaia izango da. Jon Sarasua eta Maialen Lujanbio Aialde Berrira hurbilduko dira. “20:00etan hasiko da Sagardo Egunaren Lagunak taldeak antolatu duen ekitaldia” ABENDUAK 14 OSTEGUNA Hitzaldi-afaria NOIZ: Abenduak 14 osteguna Aialde Berrin, Jon Sarasua eta Maialen Lujanbio. 20:00etan hitzaldia, 21:30ean afaria. AFARIKO TXARTELA: 25 euro.