Sagardoaren lurraldea

Xomorro ha ganado el Concurso de "Bertsos" escritos

Descripción

Eventos / XXV Sagardo Eguna / Usurbil / concurso de bertsos escritos / del manzano viene la sidra, tema/ Xomorro, ganador / bertso

bertsolarismo evento tema ganador sagardo egunak usurbil

Ficha

  • Fuente: Noaua aldizkaria
  • Fecha: 2006-07-07
  • Clasificación: 5.2. Días de la sidra
  • Tipo documento: Revistas
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-002909

Texto completo

Sagardo Egunaren XXV. urteurrenarekin bat egin du aurtengo Bertso Paper Lehiaketak. Hortik lehiaketarako gaia: “Sagarrondotik dator sagardoa”. Sei izan dira aurkeztu diren lanak eta honakoan ere, Xabier Aranburu Muguruza “Xomorro” usurbildarra izan da garaile (egun, preso dago Herrera de la Manchan). “Xomorrok” 200 euro eta oroigarria jaso du. Bigarren Julian Albistur Aranburu errenteriarra izan da; 150 euro eskuratu ditu. Hirugarrena ere Errenteriakoa da, Iñigo Legorburu Arregi, eta 100 euro jaso ditu. Hementxe dituzue Xomorrok idatzitako bertsoak. “Sagarrondotik dator sagardoa” Sagarrondoaren soina Dotore udaberritu Adarretan hosto obalak Lore zuriz erne ditu. Eguraldia xurgatuz Koxkorrak zaizkio gehitu Haize, euri eta eguzkiaz Egiten baitira hornitu Denboraren poderioz Adarrak dira uztaitu Zamaren zamaz sagarrak Ezin direla kabitu Helduenak lurreratuz sagarrondoa erditu Bekatuaren fruitua Jan gabe ez gaitezen gelditu. Sagarrondoen orpoak daude sagarrez beteta eta baserritarrak prest dira egiteko bilketa egitekoari jarriz berebiziko arreta esperientzia lagun bihurtu zaie olgeta sagarrek galdu ez dezaten kalitatea kolpeka kizkiaz egin diete ziztada baten fereka ardura handiz uzteko zakutan ongi gordeta sagardoa egiteko lehengaia dira eta. Sagar garbi ederrekin Kirikoketa hasi da Mazoen golpe lehorrez Txirtxilaturik neurrira. Guztiz desitxuraturik Eta galdurik distira Sofrimenduaren sokak Jada ezin ditzake libra Tolare bihozgabeak Hartua baitu segida Sagarren bihotz-arimak Tinko estutuaz di-da Patsa ondo xehatu arte Ez du izango gupida Mama gozoa negarrez Txorrotean ageri da. Muztioa txorrotadan Badoa kupelerantza Lau-bost hilabeterako Errespetuz usantza. Kupelaren besoetan Etzaio faltako dantza Soinean izango baitu Hartziduraren arantza. Bi irakinaldirekin Datorkio akabantza Jada ondo gorpuzturik Joana zaio balantza Usain eta zaporeak Baieztatzen dute, antza Sagardo bikain-bikaina Izango den segurantza. Txotx garaiak dizu arindu Kupeleko martiritza Ilunpeko zoritxarra Bihurtu baitizu ditxa. Ireki dizutenian Askatasunaren giltza Ikustekoa zen zure Abiadura bortitza Baso ertzean lehertuz Ospatzen duzu garaitza Txinparta darizularik Kabitu ezinik zabiltza Bihotzak dantzan jarriaz Jolas ederrean hitza Zu gabe ai ze tristea Litzatekeen bizitza. Txotx bolada pasa arren Sortzen darraizu lilura Usain eta zaporeak Jo dizutelako muga Bospasei gradu artean Ereduaren modura Botilaratu zaituzte Eramanez merkatura Iaz Madrilgo perian Eduki zenun mentura Aurten aldiz Katalunian Sustatuz euskal kultura Kalitatea jarriaz Bezeroaren eskura Gure arbasoen sustraiak Zabal ditzazun mundura. Sagardo eguna zela Ezin inolaz ahaztu Kolore ederrarekin Botilan zeunden han justu Kortxoa askatuz gero Edozertarako prestu Lotsa gutxikin baitzinen Baso batean biluztu Eskuan goxo hartuta Tragoan zintudan hustu Hura zen hura zirrara Gorputz osoan ze gustu Probatu izan ez bazintut Ezingo nuen sinistu Bihotzean baitzenidan Maitasun argia piztu. Zurekiko maitasuna Sutsu dezadan seinala Izan baita hogeitabost Urteko ezkontza formala Zintzoa izan natzaizu Fidela eta leiala Noizbait harrapatu arren Mozkor bihurri petrala Harro diotsut oraindik Hauxe gertatzen zaidala Maitekiro zu basotik Neurrian edan ahala Pasioaren sugarra Etortzen zait berehala Zure ezagutza egin Nuen unean bezala. Jaietako bertso saioan egin zen sari banaketa.