Sagardoaren lurraldea

Sidra, materia de estudio en los cursos de verano de la Universidad del País Vasco

Descripción

Eventos / XXV Sagardo Eguna / Usurbil / curso / sidra / UPV / Andoni Egaña / elaboración de sidra / visita guiaa / bertsos

andoni egaña bertsolarismo upv curso sagardo egunak sidra elaboración de la sidra usurbil

Ficha

  • Fuente: Noaua aldizkaria
  • Fecha: 2006-06-16
  • Clasificación: 5.2. Días de la sidra
  • Tipo documento: Revistas
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-002908

Texto completo

UEUk eta Sagardo Egunaren Lagunak taldeak sagardogintzari buruzko ikastaroa antolatu dute Sagardo Egunaren egitaraua ez da amaitu oraindik. Sagardo Egunaren Lagunak taldeak Udako Euskal Unibertsitatearekin batera ikastaro berezi bat antolatu du oraingoan. “Sagardoa, txotxetik haragokoa. Gustu baduzu…” izeneko ikastaroak Baionara eramango ditu uztailaren 12tik 13ra gaian interesa duten eta matrikula osatzen duten guztiak. Baionan hasiko da ikastaroa, Jakoba Errekondo eta Ametza Larrañagaren eskutik. Ez da kasualitatea Baiona izatea aukeratutako lekua. Sagardo Egunaren Lagunak taldeak Iparraldeko herri bat aukeratu nahi izan du, bertan euskarak bizi duen egoera kaxkarra dela eta. Bi hitzaldien ondoren, 14:30ean txangoa egingo da Usurbila. Behin hona iritsita hitzaldia egongo da Alkartasuna kooperatiban, hau ere Jakoba Errekondoren eskutik. Eta ondoren, sagardo-dastatze didaktikoa Xabier Kamio enologoarekin. Gauean bertso afaria egingo da Euskal Herriko txapeldunarekin. Andoni Egañak hitzaldia eskainiko du Iruin sagardotegian, “Sagardotegiak bertsolarien Unibertsitatea” sailaren barruan. Afaria amaitzean, Baionara itzulera egingo da autobusez. Ikustaldi gidatua Hurrengo goizean beste bi hitzaldi egongo dira, Iñaki Larrañaga eta Ramon Amenabarren eskutik. Eta ikustaldi gidatua egingo da gero, haize zabalean, Pantxika Maitia Sagartze elkarteko lehendakariaren gidaritzapean. Ikasgelak Louis de Foix lizeoan daude, eta nahi izanez gero gaua ere bertan igaro daiteke. Egoitza eta otorduak eskaintzen dira bertan, matrikularekin batera ordaindu beharrekoak. Bestela, beste aukera batzuk ere badaude, baina horietan ikasleak bere kabuz egin beharko ditu erreserba eta ordainketak. Parte hartu nahi duenak matrikula bete beharko du ekainaren 18a baino lehen. Deskontu ezberdinak egingo dira pertsonen egoeraren arabera, baina prezio orokorra bi egunetarako 78 eurokoa da. Ikasle edo langabetu direnentzat 70 eurokoa izango da, UEUko kideentzat 66 eurokoa eta ikasle edo langabetu izateaz gain UEUko kide direnentzat, 59 eurokoa. Matrikula www.ueu.org webgunean egin daiteke, edota UEUren bulegoetan: Bilboko Egoitza Sozialean, Eibarko Ikastetxe Nagusian, Iruñeako Nafarroako bulegoan edo Baionako Ipar Euskal Herriko bulegoan. Postaz egiteko, matrikula orria eta ordainagiria UEUren Eibarko bulegora bidali beharko da