Sagardoaren lurraldea

Por los caminos de la sidra

Descripción

XXV. Sagardo Egunaren aurkezpenean aurreratu bezala, hilabete honetan hasiko dira Sagardo Egunaren Lagunak taldeak antolatu dituen ibilaldi gidatuak. Sagasti eta sagardotegi artean izango dira ibilaldiak, eta Ametza Larrañaga izango da gidari lanak egingo dituena. Txangoak ekainetik abendura bitartean hilabete bakoitzeko hirugarren igandeetan egingo dira, eta sagardogintzaren inguruan hamaika bitxikeria ikasteko aukera egongo da.

ocio historia sidra manzanal turismo usurbil

Ficha

  • Autor: Nerea Korta
  • Fuente: Noaua aldizkaria
  • Fecha: 2006-06-09
  • Clasificación: 2.1. Sidra
  • Tipo documento: Revistas
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-002907

Texto completo

Ekainean hasiko dira sagasti eta sagardotegi arteko ibilaldiak XXV. Sagardo Egunaren aurkezpenean aurreratu bezala, hilabete honetan hasiko dira Sagardo Egunaren Lagunak taldeak antolatu dituen ibilaldi gidatuak. Sagasti eta sagardotegi artean izango dira ibilaldiak, eta Ametza Larrañaga izango da gidari lanak egingo dituena. Txangoak ekainetik abendura bitartean hilabete bakoitzeko hirugarren igandeetan egingo dira, eta sagardogintzaren inguruan hamaika bitxikeria ikasteko aukera egongo da. Gure arbasorik lehenenek ekin zioten sagardogintzari, eta oraindik gure artean martxan dirauen jarduera bat da, dudarik gabe. Izan ere, duela lau mila urteko geure arbasoek ba omen zuten sagarrondoaren berri. XV. mendetik XVIII. mendera, gainera, sagardoak merkataritzari eta Ameriketako kolonizazioari esker ikaragarrizko loraldia izan zuen. Eta honek ekarri zuen baserrien sorrera. Lau orduko ibilaldiak Ibilaldian, herriko sagasti eta sagardotegiak bisitatuko dira. Arestian aipatu bezala, Ametza Larrañagak egingo ditu gidari-lanak. Sagastietan sagarrondo barietate ezberdinak eta sagarraren jasotzea ikusteko aukera izango da. Sagardotegietan, ordea, sagarraren prentsatze prozesua, upeleratzea eta hartzidura. Horretarako lauzpabost orduko martxa egingo da Usurbilen eta Usurbilgo inguruetan barrena. Frontoi atzetik irtengo dira ibilaldiak, goizeko 9:00etan. Esan bezala, lau edo bost ordukoa izango da eta herriko txoko ezberdinak ezagutzeko aukera egongo da. 200 metroko desnibelean eta bide asfaltatuetan egingo da txangoa, beraz oso erraza izango da, guztiok egiteko modukoa. Janaria norberak eraman beharko du, baina sagardoa antolatzaileen kontu joango da. Hilabeteko hirugarren igandean Guztira zazpi martxa izango dira, hilabete bakoitzeko hirugarren igandean. Beti ibilbide bera izango da: Zumetaren muraletik Kalezar aldera, Arratzain, Urdaira, Gorostidi, Sarikolako putzua, Aginaga, Urdaiaga, Santuenea, Zubieta, Kalezar eta Usurbilgo Plaza, besteak beste. Hogeita bat puntu ezberdin ikusiko dira guztira. Aukera paregabea herritarrok geure txokoak ezagutzeko, eta baita kanpoko lagunei gure altxorrak erakusteko. Lehen irteera ekainaren 18an izango da. Hurrengo datak hauexek dira: uztailak 16, abuztuak 20, irailak 17, urriak 15, azaroak 19 eta abenduak 17. Ametza Larrañaga izango da ibilaldien gidaria.