Cuando la sidra nos une
Descripción
Eventos / XXV Sagardo Eguna / Usurbil
Ficha
- Autor: Iñaki Larrañaga
- Fuente: Noaua aldizkaria
- Fecha: 2006-06-02
- Clasificación: 5.2. Días de la sidra
- Tipo documento: Revistas
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-002906
Texto completo
Agian errepikatzea izango da, baina nire ustez esan beharra dago. Bai asmatu duzue; hainbat ikastaro aurrera doaz. Bai josten, bai makilatzen, haurrak margotzen... Baina arrakasta itzela izan duen ikastaroa 2 eta 9 hilabete bitarteko haurrentzako masajeena izan da. Lehenbiziko egunetik ikusmina sortu zuen, amak haurrekin gela betetzen hasi ziren eta denak oso gustora amaitzen dute. Dirudienez bai haurrentzat eta bai amentzat oso aberasgarria da, hortan ez dut dudarik. Argazki lehiaketa ere izan dugu, hau ere haur eta gazteentzat izan da. Plis Plas Txalo eta Jolas zikloaren barnean berriz karaokea izan dugu pasa den astebukaeran. Baina urtero harritzen nauena Sagardo Eguna da. Festa ederra izan dugu aurten ere, sagardoa, musika eta lagun zaharrak ere bai. Baina, harrigarria da nola kanpoko jendea hurbiltzen zaigun eta horietatik batzuk garai batean auzokide izandakoak. Urte guztian ez dira azaltzen baina egun honetan frontoi inguruan topatzen ditut eta egia esateko, poza hartzen dut ikustean. Gutxienez, aitzaki horrekin elkar ikusten garela, sagardoaren inguruan eta ederki pasatzen dugu. Agian gure politikoek sagardo gehiago edan beharko lukete.