Fiestas
Descripción
Eventos / XXV Sagardo Eguna / Usurbil / diferentes fiestas de Usurbil
Ficha
- Autor: Alazne Begiristain
- Fuente: Noaua aldizkaria
- Fecha: 2006-06-02
- Clasificación: 5.2. Días de la sidra
- Tipo documento: Revistas
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-002905
Texto completo
Egun garrantzitsua izaten da Sagardo Eguna Usurbilen. Askok izaten dugu urduritasun hori, ilusioa edo irrika hori, gure egun handi horren zain. Eta behin Sagardo Eguna pasatzean, pixkanaka- pixkanaka gure herriko jai ezberdinak ospatzen ditugu. Ni San Estebangoa naiz, bertako jai batzordekoa eta ezin uka dezakegu gure kaxko honek baduela xarma berezi bat. Hau da daukauguna: plaza, parkea eta aurreko eta atzeko tabernak. Ez dago besterik eta hori da gure auzoko festak berezi egiten dituena. Festak, nahikoa antolatuak dauzkagu. Otsailean hasi ginen bilerak egiten eta ez da lan erraza izaten. Festak ere, beste gauza asko bezala, aldatzen ari dira. Orokorrean, herri handietara, taberna asko dagoen lekuetara,… joateko ohitura ari da zabaltzen eta honen aurrean txiki geratzen gara gu. Baina aurreko urteetako argazkiak ikusi, igarotako momentu onekin geratu eta beste gauza askok ematen dute indarra honetan jarraitzeko. Nonbait ordea, kanpotik ikusi eta ez da oso erakargarri egiten jai batzordeko kidea izatea. Nik hemendik ideia berriak emateko dituen edozeini, momentu jakin batean laguntzeko prest dagoen edozeini, dei egingo nioke. Badakizue nortzuk garen eta lasai jo guregana.