Sagardoaren lurraldea

Aitor Alkorta: "No tengo una gran pasión por la escultura"

Descripción

Eventos / XXV Sagardo Eguna / Usurbil / Aitor Alkorta / escultura / Sagardo Egunaren Lagunak

evento escultura sagardo egunak usurbil

Ficha

  • Autor: Nerea Korta
  • Fuente: Noaua aldizkaria
  • Fecha: 2006-06-02
  • Clasificación: 5.2. Días de la sidra
  • Tipo documento: Revistas
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-002904

Texto completo

Sagardo Egunaren XXV. urteurrena zela eta, Aitor Alkortari eskultura bat egin zezan eskatu zioten Sagardo Egunaren Lagunak taldekoak. Eskultura hori begibistan izan da Sutegin maiatzean zehar zabalik izan den erakusketan. Sagardo Egunaren Lagunak taldekoen esanetan, artelan horrekin bete-betean asmatu du Aitorrek. Eskulturaren esanahia argitzekotan egilearekin hitz egiten aritu gara. NOAUA! Arterako afizioa nondik datorkizu? Aitor Alkorta. Beno, ez da afizioa. Lan bat egiteko esan zidaten eta denbora neukan. Beraiek eman zidaten ideiatik abiatu nintzen, baina ez daukat horrelako afiziorik, gutxi egin ditut horrelakoak. Ni izatez arotza naiz. N. Ze esanahi dauka Sagardo Egunerako osatu zenuen eskulturak? A. A. Enbor batekin hogeita bost baso eusteko lan bat egitea eskatu zidaten. Ideiak etortzen hasi zitzaizkidan: Sagardo Eguna, sagardoa, sagarrondoak… Gauzak lotzen hasi nintzen. Txalaparta ere lotu nuen sagardoarekin, sagarrondoaren polinizazioan sartzen diren kontu guztiak… Eta gero, noski, gizonaren esku-hartzea sagardoa egiterakoan. Gizonaren eskuhartzea lana bera da. Txalapartarena beste era batera landu nuen: eskulturaren azpialdea zaldi baten hanka da, txalaparta beti lotu izan baita zaldi baten lau hanken soinuarekin. Eta gero txori batzuk ere badaude hortik… N. Enkargu gehiago jaso al dituzu erakusketaz geroztik? A. A. Ez, eta orain gainera ez daukat horrelako gogorik. Egia esan, ondo etorri zitzaidan eskatu zidatenean. Aste Santuen aurretik, lehen lan egiten nuen tailerra itxi egin zuten. Denbora asko eramaten du lan hori egiteak, eta orain behintzat zaila izango nuke. N. Autodidakta al zara ala nonbait ikasi duzu? A. A. Zazpi urte egon nintzen mekanika ikasten eta, horren ondoren, prentsa bat eta mazoa hartu eta tailatzen eta errestauratzen hasi nintzen, nire kontutik. Eta gero, beti pasatzen da, egur bat pasa behar dela tailer batera eta bestera; eta batekin eta bestearekin hitz eginez... N. Egurra lantzen duen artistaren bat gustuko al duzu? A. A. Gorriti bera asko gustatzen zait. Eta beste frantziar bat ere bai, Jose Le Piez. Oso kuriosoa da lana nola egiten duen, ez dakit nola sortuko zitzaion txorien soinuaren ideia hori.