Sagardoaren lurraldea

Un mundo en el Sagardo Eguna

Descripción

Eventos / XXV Sagardo Eguna / Usurbil / degustación / sidras foráneas /concurso de escanciadores de sidra / Kerman Errekondo, ganador

evento concurso sagardo egunak sidra usurbil

Ficha

  • Fuente: Noaua aldizkaria
  • Fecha: 2006-05-26
  • Clasificación: 5.2. Días de la sidra
  • Tipo documento: Revistas
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-002903

Texto completo

Sagardo Egunaren Lagunak taldeko kideak pozik egoteko moduan dira. Eguraldia espeziala izan zen. Atzerriko sagardoak jakinmin handia piztu zuen. Alkartasuna plaza era honetako ospakizunetarako toki aproposa dela ere frogatu zuten. Eta hori gutxi balitz, Artzabalen zabaldutako guneak haur eta gaztetxo ugari erakarri zituen. XXV. Sagardo Eguna ez zen oharkabean pasa. Martxa honetan, beste 25 urte baietz! Eguraldia lagun, jende ugari bildu baitzen Dema plaza ingurura. Aurten, kanpoko sagardo ugari dastatzeko aukera izan da: Mexikokoa, Belgikakoa, Kanadakoa, Errusiakoa... Arrakasta handia izan zuten denek. Kanpotik ekarritako sagardo eta sagarkiak azkar asko agortu baitziren. Estrainekoz, jaia Askatasuna plazara zabaldu da aurten. Honek Dema plaza arintzen lagundu zuen. Ez zen berritasun bakarra izan. Artzabalen haur zein gaztetxoentzat zabaldutako gunean ere primeran pasa zuten txikienek. Kerman Errekondo garaile Sagardo botatzaileen lehiaketan, Urko Manterola izan zen hirugarren, Arantxa Unanue bigarren eta txapela, beste behin ere, Kerman Errekondorentzat izan zen. Jaiak jarraipena izan zuen arratsaldean. Baita gau partean ere. Gaupasa egin zuenik ere izan zen.