Sagardoaren lurraldea

Mayo, el mes completo

Descripción

Eventos / XXV Sagardo Eguna / Usurbil

evento sagardo egunak usurbil

Ficha

  • Autor: Nerea Aizpurua
  • Fuente: Noaua aldizkaria
  • Fecha: 2006-05-19
  • Clasificación: 5.2. Días de la sidra
  • Tipo documento: Revistas
  • Procedencia: A171
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-002901

Texto completo

Agur bero bat guztioi Usurbilgo txoko honetatik! Maiatzaren erdia pasea dugu jada eta eguraldia lagun, opor usainean egongo dira dagoeneko batzuk. Izan ere, jada atzean utzi ditugu neguko eguraldi hotz eta goibelak eta eguzkia bazterrak berotzen hasia da. Gainera, maiatza hilabete handia da usurbildarrontzat... Alde batetik Andatza Eguna, bestetik Sagardo Eguna eta batzuei ere jaunartzeren bat egokituko zaio. Andatzako magal honetan ere eguraldi onaren etorrera nabaria da, izan ere parkea azkenaldian bete-bete egon da. Familiak egun pasa, lagun artean egotera besteren batzuk eta noizean edo noiz, bakarren batek ere aprobetxatu ohi du eguerdiko tartetxoa, lehenengo eguzki izpiak hartzeko. Gainera, baten batek kukurik oraindik entzun ez badu, honuntza inguratu besterik ez du. San Estebanak antolatzen ere hasiak gara.... Baina abuztua oraindik urrun denez, sagardo egunarekin hasi beharko dugu; ez baita festa txarra hau ere! Hurrengora arte!