Sagardoaren lurraldea

KIZKIA: modo de recogida de manzana

Descripción

Sagardun / publicaciones / boletín / Herri baten erroak / otras acepciones de kizkia / makota / kixkila / kizkaira / zulotxo / uso / patrimonio / Sagar Uzta / kizki bidezko sagar bilketa herrikoia / 300 lagun

publicaciones boletín herri baten erroak patrimonio sagar uzta sagardun

Ficha

  • Autor: Leire Alkorta
  • Fecha: 2009-09-01
  • Clasificación: 3.6. Publicaciones
  • Tipo documento: Revistas
  • Procedencia: K151-8
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-000029

Texto completo

Euskal Herrian sagarra biltzeko bi modu ezagutzen dira: bata, eskuz egiten den sagar bilketa, batipat Goierri inguruan egiten dena, eta bestea, kizki bidezko sagar bilketa, Gipuzkoa kostako herrietan erabiliagoa dena. Pasa den urtean argitaratu genuen Sagardoaren Hiztegian jaso genuen bezala, kizkia 60 zentimetro inguruko makila da, muturrean iltze oker bat duena eta sagastian sagarrak banan-banan lurretik zare edo otarrera biltzeko erabiltzen dena. Makota, kixkila edo kizkaia adierak ere hartzen ditu egurrezko makila honek eta aspaldidanik hasita, Astigarraga eta inguruko baserritarrek sagarrak lurretik biltzeko erabili izan dute lanabes berezi hau. Sagarra kizkiarekin biltzean, sagarrari zulotxo bat egiten diogu eta zulotxo horretatik sortu litezkeen zornadurak direla eta, sagardogintzaren sektorea erregulatzen duten arauek bere erabilera murriztuko dutela pentsatzen dugu. Hala ere, Astigarragan sagardoetxean ahalegin berezia egingo dugu kizkiaren erabilera gure ondarean sustatzeko eta urtetik urtera Irailaren azken igandean ospatzen dugun Sagar Uzta egunean tarte berezia eskainiko diogu. Horretarako antolatuko da, hain zuzen ere, kizki bidezko sagar bilketa herrikoia. Gisa honetako ekintza bat antolatzen den lehen urtea izaki, Sagardoetxeatik IX. Sagar Uzta jaiaren barruan kizkiarekin egingo den I. Sagar Biltze Herrikoirako deialdia luzatzen dugu. Gutxienez 300 lagun bildu nahi ditugu aldi berean kizkiarekin sagarrak biltzen, beraz, hartu zuen kizkiak eta animatu! 300 kizki lagun bildu baietz!