Sagardoaren lurraldea

¡Que ya llegaa!

Descripción

Eventos / XXV Sagardo Eguna / Usurbil / 45 sidreros / elaboración sidra / exposiciones / concurso escanciadores de sidra

evento exposiciones concurso sagardo egunak elaboración de la sidra usurbil

Ficha

  • Autor: Ainara Arnaiz
  • Fuente: Neoforma Aldizkaria
  • Fecha: 2006-05-19
  • Clasificación: 5.2. Días de la sidra
  • Tipo documento: Revistas
  • Procedencia: A171
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • Signatura: Denda
  • »
  • Código: NA-002899

Texto completo

Usurbilgo Sagardo Eguna herriarentzat prestaturiko jaia da, eta bertan herrikoez gain herri ezberdinetako jende mordoa bilduko da urtero legez festa giroan sagardoaren usaina gurean bihurtu arte. Baina galdetu al zarete inoiz zergatik sagardoaren inguruan hainbeste egun eta festa dauden? Azken urte hauetan, sagardoa geroz eta estimazio handiagoa duen neurrian, edaria bera jai eta ospakizun askoren ardatz bilakatu da. Horren adibide Usurbilgo Sagardo Eguna dugu; 1982az geroztik Gipuzkoan ospatzen den sagardoaren inguruko jairik garrantzitsuena da. Bertan 45 sagardotegiko sagardoa izateaz gain, sagardogintza, erakusketak, jakiak, gozogintza, irrintziak, sagardo-botatzaileen lehiaketa, trikitixa doinuak,... izaten dira. Dagoeneko festa giroa hasi da izan ere Sagardo Egunaren Lagunak antolatuta pasa den maiatzaren 12an sagardo dastatze afaria egin baitzen Mahaspildegi Elkartean. Xabier Kamio enologoak gidatuta 20 bat lagunek sagardo klase ezberdinak dastatzeko aukera izan zuten, sagardoaren ezaugarri bereziak ezagutuz: kolorea, txinparta, gorputza, usaina, bizitasuna, lehortasuna, gozotasuna eta garbitasuna. Igandean berriz XXV Sagardo Egunaren zipriztinez gozatzeko aukera izango dugu. Ondo pasa!