Sagardoaren lurraldea

"Del manzano viene la sidra", lema del Consurso Bertsopaper del presente año

Descripción

Eventos / Sagarrondotik / 2006 / Concurso Bertsopaper/ tema / bases

ocio bertsolarismo cultura sagarrondotik

Ficha

  • Fuente: Noaua aldizkaria
  • Fecha: 2006-05-12
  • Clasificación: 5.8. Otros
  • Tipo documento: Revistas
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-002896

Texto completo

Sagardo Egunaren ospakizunekin bat egingo du aurtengo Bertsopaper Lehiaketak. Beste urte batzuetan gaia librea bazen, honakoan sagardoa izango da bertsoak idazteko zehaztu den gaia: “Sagarrondotik dator sagardoa”. Beste berrikuntzarik bada. Lehen ezinbestekoa zen usurbildarra izatea. Honakoan, Euskal Herriko 18 urtetik gorako edonork har dezake parte. - Lehiaketa honetan Euskal Herriko 18 urtetik gorako edonork har dezake parte. - Lanak, ekainaren 15a baino lehen, honako helbidera bidali behar dira: Usurbilgo Udala (XXX. Bertsopaper Lehiaketa) Joxe Martin Enparantza. 20170 Usurbil. - Lanek inoiz argitaratu gabeak izan beharko dute. - Sariak: lehenak, 200 euro eta txapela. Bigarrenak, 150. Hirugarrenak, 100. - Aurkeztutako lanek behar duten kalitaterik ez badute, epaimahaiak sariak eman gabe utz ditzake. - Lanek gutxienez 8 bertso beharko dituzte eta gehienez 10. Originalarekin batera, hiru kopia bidali behar dira. - Lanak egilea nor den adieraz dezakeen daturik gabe aurkeztuko dira, izengoitiz. Lanarekin batera kartazal itxi batean partehartzailearen datu pertsonalak ipini. - Epaimahaiaren erabakia uztailaren 1ean jakingo da Santixabel jaietako bertso saioan. Antolatzailea: Bota Punttuba, Sagardo Egunaren Lagunak.