Sagardoaren lurraldea

Los 25 años del Sagardo Eguna reunidos en una exposición

Descripción

Eventos / XXV Sagardo Eguna / Usurbil / exposición / Sutegi / taller de escanciadores de sidra / cena degustación

evento sagardo egunak sutegi usurbil

Ficha

  • Fuente: Noaua aldizkaria
  • Fecha: 2006-05-12
  • Clasificación: 5.2. Días de la sidra
  • Tipo documento: Revistas
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-002895

Texto completo

Egun hauetan, Sagardo Egunari buruzko erakusketa topatuko duzue Sutegin. Aurten XXV. urtea beteko du Sagardo Egunak. Aurreko edizioetako irudiak aurkituko dituzue erakusketan. Ez irudiak bakarrik. Baita prentsa-oharrak, kartelak, edalontziak... Erakusketarekin batera, XV. urteurrenean egindako laburmetraia ere etengabe egongo da ikusgai. Aurreko urteetako edalontzi grabatuak erosteko aukera ere izango dute erakusketara hurbiltzen direnek. "Sagardo Egunaren XXV urteak" izenburupean zabaldu den erakusketa hau Sagardo Egunaren Lagunak taldeak antolatu du. Maiatzaren 1etik 21era egongo da zabalik, eta honako ordutegia izango du: astelehenetik ostiralera, 18:30etik 20:30era; larunbatetan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 20:30era; eta igandetan, 12:00etatik 14:00etara. Sagardoa nola bota ikasteko tailerra Sagardo Egunean botatzaile bezala jardun nahi duten guztientzat ikastaroa antolatu du Sagardo Egunaren Lagunak taldeak. Hau irakatsiko da: betebeharrak, ariketa praktikoak, hobetze teknikak. Maiatzaren 13an larunbata, Sutegin (arratsaldez, 16:30- 19:30). Ez da aurretik izena eman behar, egunean bertan Sutegin azaldu eta kito. Maiatzaren 12an, dastatze afaria Aurreko alean aipatu genuen bezala, sagardo dastatze afaria egingo da aste honetan Mahaspildegi elkartean. Izena emateko epea irekita dago eta Xabier Kamio enologoa izango da dastatze afaria gidatuko duena. Sagardo ezberdinak dastatuko dira. Sagardo dastatze afaria Mahaspildegi elkartean egingo da maiatzaren 12an ostirala, 19:30ean hasita. Prezioa: 21 euro. Izenematea, honako telefono zenbakira deituz: 661 122 568 (17:00etatik aurrera).