Sagardoaren lurraldea

El 12 de mayo en la sociedad Mahaspildegi, cena de degustación de sidra

Descripción

Eventos / XXV Sagardo Eguna / Usurbil / cena de degustación de sidra / sociedad Mahaspildegi / Xabier Kamio, enólogo / horarios / tarifa/ taller de escanciadores de sidra

evento enólogo horario sagardo egunak tarifa usurbil xabi kamio

Ficha

  • Fuente: Noaua aldizkaria
  • Fecha: 2006-05-05
  • Clasificación: 5.2. Días de la sidra
  • Tipo documento: Revistas
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-002894

Texto completo

Sagardo Egunak XXV. edizioa ospatuko du aurten. Hori dela eta, hainbat ekitaldi antolatu ditu Sagardo Egunaren Lagunak taldeak. Maiatzaren 12an, sagardozaleek dastatze afari batean parte hartzeko aukera izango dute. Izena emateko epea irekita dago eta Xabier Kamio enologoa izango da dastatze afaria gidatuko duena. NOAUA! Nolakoak izan ohi dira sagardo dastatze afariak? Xabier Kamio. Askotan egiten dira dastatze afariak ardoarekin. Sagardoarekin ez da hainbeste egiten baina posible da ardoarekin bezalaxe, sagardoarekin ere dastatze afaria egitea. Euskal Herrian betidanik egin den produktua da sagardoa. Kultur produktua ere badela esango nuke, antzinatik edaten baita sagardoa. Askok ikasi duten bezala egin dute sagardoa eta hori dute gustukoen, baina gustukoa izateak ez du esan nahi horrek sagardo ona izan behar duenik. Guk produktua aztertzen dugu. Gure helburua da produktuari buruz dakiguna irakastea. Zuk edaten duzun produktu hori gero eta gehiago ezagutzen baduzu, gehiago gozatuko duzu. Hor dago enologoaren lana. Gure interesekoa da produktua ondo mantentzea, etorkizunean ere ondo mantentzea eta kontsumoa areagotzea. N. Lehen baino hobea izango da orain egiten den sagardoa, ezta? X. K. Nik uste dut lehen baino sagardo hobea egiten dela orain. Eta garrantzitsuena, hobea egiten da eta erraz edateko modukoa. Produktua erraz edaten denean errepikatu egiten da. Ohiturak jarraitu behar dira, hemengoa delako sagardoa, gure produktu nazionala delako. Hori defendatu behar dugu hemen eta kanpoan. Baina teknikak aldatu egin behar ditugu. Ohiturarekin jarraitu behar dugu baina teknikak modernizatu egin behar ditugu. Horregatik, etorkizun handia du sagardoak. Garagardoak izan duen bezala. Lehengaiak aztertuta, sagarra gehiago gustatzen zaio jendeari eta gorputzarentzat sagarra hobea da. Eta nire galdera da: zergatik jende askok ez du sagardoa edaten? Sagardoak bihotzerrea ematen diolako; sagarrak bihotzerrea ematen ez duenean. Kasu horretan, akaso prozesuan kale egiten ari gara. Hori da aldatu behar dena. N. Sagardogileak gero eta gehiago kezkatzen dira produktuaz. Honen ondorioz, gero eta gehiago jotzen al da enologoarengana? X. K. Gaur egun, sagardozale batek badaki bere sagarra ondo zaindu behar duela eta dauden teknikak aplikatzen joan behar duela. Bidaiatu egin behar dute, merkatuan zer dagoen ikusi, zein tresna erabiltzen diren gaur egun… Zentzu horretan, sagardogile famatuenek enologoa dute. N. 2006 honetan, sagardo txarra edatea tokatu al zaizu? X. K. Bai, asko. Gaur egun, badira gaixotasuna duten sagardoak. Eta bada sagardo mota hori gustukoa duen jendea ere. Jaso duen heziketagatik, ez du usain txar hori produktu txar batekin identifikatuko. Betidanik horretara ohitu bazara, akaso gustatuko zaizu. Baina gure mezua argia da: nahiz eta sagardo hori zure gustuko izan, sagardo hori txarra izan daiteke. Gero norberak erabakiko du zer edan, baina jendeak jakin dezala zein den sagardo ona eta zein ez. N. Maiatzaren 12ko dastatze afaria nolakoa izango da? X. K. Sagardo ezberdinak dastatuko ditugu. Etiketa gabeko sagardoak izango dira, publizitaterik ez egiteko. Jendeari erakutsiko diogu mingaineko zein tokitan neurtzen den parametro bakoitza: gozotasuna, mikaztasuna, garraztasuna… Jendeak ikus dezan mingainean non neurtzen den gauza bakoitza. Sagardo ezberdinak dastatuko ditugu: sagardo suabea, gorputz handiko sagardoa, antzineko sagardoa… Xabier Kamio enologoak gidatuko du dastatze afaria. “Sagardo ezberdinak dastatuko ditugu: sagardo suabea, gorputz handikoa, antzineko moduan eginikoa...” XABIER KAMIO Sagardo dastatze afaria NOIZ: maiatzak 12 ostirala, 19:30ean. NON: Mahaspildegi elkartean. PREZIOA: 21 euro. IZEN-EMATEA: 661 122 568 (17:00etatik aurrera). Sagardo Egunaren Lagunak taldearen eskutik. IMANOL UBEDA __________________________