Este año, el Sagardo Eguna mundial
Descripción
Eventos / XXV Sagardo Eguna / Usurbil /manzanos / sidras de Chile, Argentina, Brasil y Canadá / historia
evento historia sagardo egunak usurbil
Ficha
- Autor: Nerea Korta
- Fuente: Noaua aldizkaria
- Fecha: 2006-04-28
- Clasificación: 5.2. Días de la sidra
- Tipo documento: Revistas
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-002892
Texto completo
Txile, Argentina, Brasil eta Kanada herrietako sagardoa ekarri nahi da XXV. Sagardo Egunean Apirilaren 12an Sagardo Eguna aurkeztu zen Saizar sagardotegian. Aurkezpena egin izanak badu bere arrazoia: aurtengoa XXV. Sagardo Eguna izango da. Horregatik, Sagardo Egunaren Lagunak elkarteak egitarau zabalagoa prestatzea erabaki du. Urte osoan sagardoa eta sagardoaren kultura izango da hizpide nagusia gure herrian. Eguraldi ederra egin zuen XXV. Sagardo Egunaren aurkezpen egunean. Saizar sagardotegian egin zen ekitaldia eta zenbait komunikabideeetako kazetariez gain gonbidatu ugari bildu ziren bertan. Arizkungo Jo ala Jo Kultur Taldeak eman zion hasiera ekitaldiari sagar-dantza eta sagar-jotze saio batekin, eta jarraian Usurbilgo dantzariek eskaini zuten beren emanaldia. Usurbilgoa, erreferentzia Dantzen ondoren, lau hizlari igo ziren taula gainera. Hasier Etxeberria kazetari eta idazleak egin zituen aurkezle- lanak. Hasteko ohorea Luis Mari Ormaetxea alkateari eman zion, zeinak argi utzi zuen azken hogeita bost urteotan egindako lanak bere arrastoa utzi duela. Izan ere, Gipuzkoan zehar antolatu diren antzeko festen erreferentetzat jo zuen Usurbilgo Sagardo Eguna. Gipuzkoako Sagardogileen lehendakari den Jose Manuel Gaztañagak, labur hitz egin zuen eta segituan eman zion hitza aurkezleak Jakoba Errekondori, Sagardo Egunaren Lagunak elkarteko kideari. Luzeago aritu zen Jakoba, sagardoa euskaldunon historiaren bilakaerarekin lotuz. Duela lau mila urteko geure arbasoek sagarrondoaren berri bazutela azaldu zuen, eta XV. mendetik XVIII. mendera sagardoak merkataritzari eta Ameriketako kolonizazioari esker izan zuen loraldiaz mintzatu zen. Ameriketara bidalitako ontzietako asko Aginagako errioan egiten zirela, eta marinelentzako edaria sagardoa izan ohi zela esan zuen. Loraldi horri esker sortu ziren baserriak, sagardotegi handiak. Baina XVIII. mendetik aurrera gainbehera izan zuen merkataritzak eta XX. mende amaierara arte sagardoarentzat ere garai txarrak izan zirela kontatu zuen. Hala ere, duela hogeita bost urtetik hona sagardogintzak izan zuen loraldi berriaz aritu zen, hein handi batean Usurbilen sortutako Sagardo Egunari esker izan baitzen. XXV. Sagardo Egun honetan egongo diren berezitasunak aipatu zituen: mundiala izango dela, besteak beste, Txile, Argentina, Brasil eta Kanada bezalako herrietako sagardoa ekarri nahi delako, eta urtean zehar egingo diren ekitaldien egitaraua azaldu zuen. Azkenik Rafa Uribarrenek, Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Garapenerako diputatuak hitz egin zuen, oso labur honek ere, bere esker ona azalduz. Joxanton Artze, ohorezko lagun Artea gogora ekarriz, Hasier Etxeberriak Joxanton Artze gonbidatu zuen taula gainera hizlarien txanda amaitutakoan. Poema bat irakurri zuen Artzek, sagarrondoari idatzitakoa. Hitz pausatuz eta eskuineko besoarekin erritmoa nabarmenduz errezitatu zuen olerkia, lasaitasun handiz. Eta txalo uholde baten ondoren, marra gorridun zapi zuria jarri zioten lepoan, ohorezko lagun izendatu baitzuten Sagardo Egunaren Lagunak elkarteko kideek. Begirada guztiak bat batean aldatu ziren lekuz, Arizkungo Jo ala Jo taldea kirikoketa jotzen hasi baitzen, sagarra jotzeko tresnekin txalaparta gogora ekartzen zuen musika eginez. Hizlariei sagardoa banatzen zitzaien bitartean gonbidatuentzako mahaiak prestatu zituzten sagardotegiko langileek, eta bertaratutako guztiek izan zuten zer jan eta zer edan: txorizo egosia, urdaiazpikoa, kroketak eta sagardo botila mordoa. Maiatzaren 1ean zabalduko da Sagardo Egunaren inguruko erakusketa Sutegin. Gipuzkoan zehar antolatzen diren antzeko festen erreferentzian bilakatu da Usurbilgo Sagardo Eguna SAGARDO EGUNA