Sagardoaren lurraldea

Abril ha llegado lleno de actividades culturales

Descripción

Eventos / XXV Sagardo Eguna / Usurbil /manzanos / programa

programa evento sagardo egunak manzano usurbil

Ficha

  • Fuente: Noaua aldizkaria
  • Fecha: 2006-04-07
  • Clasificación: 5.2. Días de la sidra
  • Tipo documento: Revistas
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-002891

Texto completo

Kulturala izango da aurtengo apirila Usurbilen. Antzerki, kontzertu, ikastaro eta bestelako ekitaldiz josita dator. Apirilaren 7an hasi eta hilabete bukaera arte Sutegik ekitaldi ugari jasoko ditu bere baitan. Anariren kontzertua izango da hilabeteko lehena. Apirilaren 7an “Zebra” diskoa aurkeztera baitator. Apirilaren 8an larunbata, antzerki saioa izango da Santuenean, “Arratsalde bat zinean” izeneko obra. Hilaren 12an Sagardo Egunaren aurkezpen ekitaldia egingo da Saizar Sagardotegian (aurtengoa XXV. edizioa izango da). Apirilaren 23an haurrentzako “Groau!” antzerkia eta hilaren 29an “Ahulkiak” antzezlana izango dira Sutegin ikusiko ditugun bi antzezlanak. Ezin ahaztu apirilaren 25erako Sagardo Egunaren Lagunak elkarteak antolatu duen ikastaroa: “Sagarra, sagardoa eta sagarkiak sukaldaritzan”. Xabier Tello izango da irakaslea eta ez da egun bakarreko ikastaroa izango: maiatzaren 2, 9 eta 16an izango du jarraipena. Matrikularen prezioa 30 Eurokoa. Apirilak 7, ostirala - 22:30ean Anariren kontzertua Sutegin. Antolatzailea: NOAUA! Apirilak 8, larunbata - 12:00etan, “Arratsalde bat zinean” antzerkia Santuenea Kultur Elkartearen aretoan. Apirilak 12, asteazkena - Gonbidatu eta komunikabideentzat, Usurbilgo XXV. Sagardo Egunaren aurkezpen ekitaldia Saizarren. Apirilak 23, igandea - 16:30ean eta 18:30ean (bi saio), “Groau!” antzezlana Sutegin. Apirilak 25, asteartea - 19:30ean, “Sagarra, sagardoa eta sagarkiak sukaldaritzan” ikastaroa hasiko da Agerialden. Apirilak 29, larunbata - 22:30ean, “Ahulkiak” antzezlana Sutegi Kultur Etxean.