Ha comenzado la primavera
Descripción
Eventos / XXV Sagardo Eguna / Usurbil /manzanos
evento sagardo egunak manzano usurbil
Ficha
- Autor: Joseba Pellejero
- Fuente: Noaua aldizkaria
- Fecha: 2006-03-24
- Clasificación: 5.2. Días de la sidra
- Tipo documento: Revistas
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-002890
Texto completo
Izenburuak esaten duen moduan, dagoeneko natura neguko lozorrotik esnatzen hasia dago. Zuhaitzetako adar txikien puntak mugitzen hasiak dira, sahatsa eta batez ere mimosa, nabarmen azaltzen dira edozein bazterretan loraldi batean. Gure sagarrondoak pixkanaka hasiko dira loratzen kolore txuri-arroxaz. Udara aldera fruitua osatu, uzta bildu, sagarra jo eta edateko moduan dagoelarik, ziklo honen pare joango da aurtengo 25. Sagardo Egunaren ospakizun zerrenda luzea ere. Mende laurdena ez zaigu alperrik pasa usurbildarroi eta aurtengoa ere, parte hartzeaz gain, gogoan edukitzeko moduko ekintzak prestatzen ari gara. Aurkezpena Kalezarren izango bada ere, jarraipena kaxkoan izango du, Gipuzkoako nahiz munduko sagardoarekin. Tartean, sukaldari ikastaroa, sagardo dastatzea afari goxo batekin, bertso saioa, ikastaroak, erakusketak, hitzaldiak eta bukatzeko herriko sagardo erakusketa eta dastatzea. Aurten izango dugu non zer ikusia, entzun eta ikasia. Hasi beharko dugu eztarria garbitu eta “usurbildarrak daukate…”.