Todos a la feria de Santo Tomás
Descripción
Eventos / concursos / Santo Tomás / concurso de sidra de caserío / concurso de alubias / talo y txistorra
Ficha
- Fuente: Noaua aldizkaria
- Fecha: 2005-12-16
- Clasificación: 5.6. Concursos
- Tipo documento: Revistas
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-002886
Texto completo
Babarrun zein sagardo lehiaketak bereganatuko dute bisitariaren arreta Aurten ere, Santo Tomas eguneko azoka antolatzeko denbora hartu du NOAUA! Kultur Elkarteak. Egun seinalatua abenduaren 21a den arren, Usurbilen beti aurreko igandean ospatu ohi da Santo Tomas azoka (aurten, abenduaren 18an). Inguruko babarrun zein sagardo ekoizle partikularren arteko lehiaketak izango dira azokaren ekitaldi nagusiak. Babarrun lehiaketa herritarra Partehartzaile bakoitzak babarrun kilo bana ekarri beharko du eta 10 euro jasoko ditu ordainean. Epaimahaian Tolosako Babarrun Elkarteko kideak, babarruna ekoizten duen herritar bat eta nekazaritza teknikari bat izango dira. Babarruna Santo Tomas egunean bertan eraman beharko da azokara. Izena oraindik ez baduzu eman, egunean bertan izango duzu aukerarik. Babarrun lehiaketaren irabazleek honako sariak jasoko dituzte: 1 saria: 100 euro, trofeoa. 2 saria: 70 euro. 3 saria: 40 euro. Etxeko sagardo lehiaketa Etxean edo baserrian sagardoa egin duen edonork har dezake parte (sagardotegiek ezingo dute lehiaketan parte hartu). Hamar botila aurkeztu beharko dira eta botila bakoitzeko 2 euroren ordaina jasoko da. Epaimahaian, Usurbilgo elkarte gastronomiko ezberdinetako partaide bana izango da. Sagardo lehiaketaren irabazleak honela izango dira sarituak: 1 saria: 100 euro, trofeoa. 2 saria: 70 euro. 3 saria: 40 euro. Esan bezala, epaimahai batek zehaztuko ditu hiru sari hauek. Baina Sagardo lehiaketan, herritarren iritzia ere kontuan hartu ohi da. Azokara azaltzen diren herritarrek erabakiko dute zein duten sagardo gustukoena. 50 euro eta trofeoa eramango du herritarren gustuko den sagardoaren egileak. Taloa eta txistorra Lehiaketaz gain, azoka giroa berreskuratu asmoz, goiz osoan zehar txistorra eta talo postuak egongo dira. Trikitilariak ere izango dira eta, nola ez, baserriko produktu naturalak erosteko aukera izango da azokan. Asteko erosketa egiteko une egokia izan daiteke. Iaz jende ugari bildu zen frontoian. “Etxeko sagardo zein babarrun onenak sarituko dira azokan” BI LEHIAKETA “Tolosako Babarruna, gure baserrietan tradiziozko erara egin izan den produktua da, eta hain zuzen ere, artoaren laborantzarekin loturik egin izan da lursail txikietan. Ingurugiroarekin errespetuz jokatuz egiten da eta erabiltzen diren ekoizpen teknikei esker, babarrun mota honen laborantza guztiz ekologikoa dela esan daiteke. Nola ezagutu Babarrun mota bikain hau, bere jatorria eta kalitatea bermatzeko dagokion ziurtagiria eta etiketa dituela aurkezten da. Gordina ez ezik, prestatua ere aurki dezakegu. Bi aurkezpen mota hauetan, kontrolerako etiketa zenbakitu bat darama ontzian, eta bertan, Eusko Labelaren ikurra ageri da, Kalitatea Fundazioak emana, hain zuzen ere, erakunde horrek kontrolatzen eta ziurtatzen baitu produktu honen kalitatea. Eusko Labela duen Tolosako benetako babarruna nahi baldin baduzu, egiazta ezazu Eusko Label kalitatearen ikurra daramala, hots, kontsumitzaileari ospea duen produktu bat ziurtatzen dion kalitatearen eta jatorriaren bermea”. Tolosako Babarruna Elkartea (azokan epai-mahai lanean izango da). Babarruna, tradiziozko erara egin izan den produktua