Sagardoaren lurraldea

Por 1.000 euros nos podemos hacer con los utensilios para hacer sidra

Descripción

Sidra / elaboración sidra / utensilios / machaca de mano / lagar / tonel / encorchadora / botellas / corcho / embotelladora

botella lagar corcho tonel sidra elaboración de la sidra herramientas

Ficha

  • Fuente: Noaua aldizkaria
  • Fecha: 2005-10-07
  • Clasificación: 2.1. Sidra
  • Tipo documento: Revistas
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-002884

Texto completo

15 ERREPORTAJEA 1.000 eurotan eskura dezakegu sagardoa egiteko tresneria Sagardoa egiteko gogoa edo ilusioa duenak, bide erdia egina dauka. Tresneria etxean bertan eta modu onean eskuratu daiteke-eta. Alkartasuna Kooperatiban, neurri eta prezio ezberdinetako osagaiak bildu dituzte. Diru asko gastatu gabe, edonor izan daiteke sagardo-ekoizle. Eredu gisa, 225 litroko kupela hartuko dugu. Kupela honekin 300 botila bete ditzakegu. Kontuan izan etxerako egiten den ekoizpenak ez duela sagardotegikoarekin zerikusirik. Ezer baino lehen, sagarrak beharko ditugu. 225 litroko kupela osatzeko, 350 kilo sagar bilduko ditugu. Sagar kilo bakoitzeko 0,30 euro kalkulatu dugu. Sagarra baserrietan edo sagardotegietan eskura daiteke. Sagarra bildu ondoren, sagarra txikitu behar. Sagarra zanpatzeko matxaka izeneko makina behar da. Eskuzkoak nahiz elektrikoak daude aukeran. Eskuzkoak merkeagoak dira. 225 litro egiteko, eskuzko matxaka txiki batekin nahikoa izan daiteke. Txikitu ondoren, sagarrari muztioa kendu behar zaio. Horretarako, dolarea beharko dugu. 425 eurotan eskura dezakegu dolare egokia. Baina tamaina eta prezio ezberdinekoak daude aukeran. Barrika eta kupelen kasuan, berdin. Egurrezkoak edo altzairuzkoak. Haritzezkoak, gaztainezkoak, herdoil-ezinak... Aukera zabala da. Adibide gisa, 100 eurotakoa hartu dugu. 225 litroko gaztainezko kupela. 300 botila, beste hainbeste kortxo eta enkortxadora batekin, sagardoa egiten hasteko moduan gaude. Botilak betetzeko gailu bat ere bada, llenadora edo betetzailea. Sagardoa barrikatik botileratzeko lagungarri egingo zaigu eta ez da garestia. Sagarra Barrika Enkortxadora Botilak Kortxoa Matxaka Dolarea Gastua baino, inbertsioa Behin lehen inbertsioa egin eta gero, datozen urteetan sagarrak eta kortxoak baino ez dira beharko. Gainontzekoa erabilgarria izango baita. Hauek dira 225 litroko barrika osatzeko behar diren osagai nagusiak. Sagarrak 105 ¤ Eskuzko matxaka 292 ¤ Dolarea 425 ¤ Barrika (gaztainezkoa) 100 ¤ Enkortxadora 28 ¤ Botilak 54 ¤ Kortxoak 9 ¤ Betetzailea 60 ¤ GUZTIRA* 1.073 ¤ * Hau eredu bat baino ez da. Aukera ugari dago. Informazio gehiago Alkartasuna Kooperatiban (Ugarte Industrialdea, Kalezar).