Sagardoaren lurraldea

Preparados para San Juan

Descripción

Eventos / XXIV Sagardo Berriaren Eguna / Usurbil

evento usurbil

Ficha

  • Autor: Alex Tello
  • Fuente: Noaua aldizkaria
  • Fecha: 2005-05-27
  • Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
  • Tipo documento: Revistas
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-002882

Texto completo

Maiatzaren hamalauan primerako eguna egin zuen, Santuenean haurrak herri kiroletan (Plis Plas) jardun zitezen. Ea auzoko nerabe edo gaztetxoentzako zerbait prestatzen den. Hona hemen hiru proposamen kalean egiteko eta auzoari kolorea eta bizia emateko aproposak direnak: grafitia, perkusioa eta malabareak. Udako giro eguzkitsua eta epela merezi dutenak, maiatzeko igandeetako ospakizunak dira. Besteak beste, ikastolen aldeko jaiak eta Andatza, San Isidro eta Sagardo Egunak Sagardo Eguna, Usurbilgo festa erraldoia! Santueneko lagunok ospatzen dugun egunpasa edo parranda aparta. Herritarron topagune nagusia, baita inguruko herrietako jendearena ere. Urtero, Dema Plazan eguerdi aldera zenbat jende bilduko ote da? Urtero ere, konturatu orduko sagardoa amaitu egiten da! Sorgin ugari ikusi nituelakoan, aurten ere Sorginen Laratzakoak etorri al dira? Sagardoarena egun polita dela zalantzan jarri gabe, biharamunaz zer esan genezake? Maiatza amaituz, ekainaren atarian gaude. Hilabete esanguratsua ikaslearentzako azterketak eta oporrak direnez gero. Hogeitalauaren bezperan, herriko zenbait bazterretan suak piztuko dira, urteko gaurik luzeenean urtaro desiratuari harrera ona egiteko. Aurten, Santuenean inoiz baino lehenago, San Joanetarako prest! Kuriosoa ezta? Maiatzaren erdialderako, gogoak udaran jarriak.