Buen ambiente en la feria de Santo Tomás
Descripción
Eventos / concursos / Santo Tomás / concurso de sidra de caserío / concurso de alubias
Ficha
- Fuente: Noaua aldizkaria
- Fecha: 2005-01-07
- Clasificación: 5.6. Concursos
- Tipo documento: Revistas
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-002880
Texto completo
Azken orduan izan bazen ere, lagun ugari bildu zen Santo Tomas azokaren epelera. Taloa eta txorizoa dastatzeko aukera izan zen arren, abenduaren 19an NOAUA! Kultur Elkarteak antolatu zuen azokan babarruna eta sagardoa izan ziren protagonista nagusiak. Babarrun lehiaketan, hogeitik gora ekoizleren artean, Kontxi Urdanpilleta izan zen nagusi. Bigarren saria, aldiz, Antonio Eizagirrerentzat izan zen; eta hirugarrena, German Zuriarrainentzat. Sagardo lehiaketan, ordea, hamar ekoizlek eman zuten izena. Sagardoaren kasuan, baserrian edo etxean sagardoa egiteko ohitura duen edonork har zezakeen parte. Lehen saria Arratzain baserriak jaso zuen. Bigarrena, Ioletak. Hirugarren saria, ordea, Izetarentzat izan zen. Hori epaimahaikideen iritzia izan zen. Azokara hurbildu ziren herritarrentzat, aldiz, Gorostidi baserriarena izan zen sagardo estimatuena. Azpimarratzekoa da epaimaikideen borondatea eta lana. Babarrun lehiaketarako, Tolosako Babarrun Elkarteko Xabier Goikoetxea, Arantxa Ariztimuño eta Amaia Gorospe izan genituen. Beraiekin batera, herriko sukaldari moduan, Xabier Tello. Atxega Jauregiko Mikel Garmendia ere gonbidatuta zegoen arren, azken orduan ezin izan zuen etorri. Sagardo lehiaketan, berriz, herriko bederatzi elkarteetako kideak deituak zeuden, baina sei elkarteko ordezkariak baina ez genituen bildu: Erroizpe Elkartea (Joxe Loidi), Eguzki Elkartea (Salazar), Joko Garbi Elkartea (Jabier Zurutuza), Ibai Ondo Elkartea (Luis Ugartemendia), Peña Pagola (Esteban Lertxundi) eta Aitzaga Elkartea (Joxe Mari Etxarri). Andazpe, Aginaga eta Mahaspildegi elkartekoak ez ziren etorri, baina ea datorren urteko Santo Tomas egunerako biltzen ditugun. Batzuei eta besteei, mila esker NOAUA!ren izenean. Baita Udalari ere, jai eder hau antolatzeko emandako dirulaguntzagatik. Eskerrik asko eta datorren urterarte! Datorren urtean, xexto gehiago Loteria bezalaxe, guk ere abenduaren 22an egin ohi dugu NOAUA!ko xextoen zozketa. Xoxik ez, baina bertako produktuekin osaturiko hiru saski eder banatu genituen: horietako bi, bazkideen artean; hirugarrena, merkatarien artean. Xextoak lagun hauen eskerronez osatu genituenez, euren izenak nabarmendu nahi ditugu: Arruti Harategia, Arrospide Onddoak, Angulas Aginaga, Erle Eguneko eztia, Agiñako Piperrak, Benta taberna, Txirristra taberna, Bruño, Sagarlan.