Manu Etxeberria, caserío Gorostidi: "Hemos conocido de siempre la sidra"
Descripción
Sidra / Manu Etxeberria / caserío Gorostidi / Santo Tomás / concurso de sidra de caserío / ganador / manzanas de casa
ganador concurso sidra santo tomás
Ficha
- Fuente: Noaua aldizkaria
- Fecha: 2005-01-07
- Clasificación: 5.6. Concursos
- Tipo documento: Revistas
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-002879
Texto completo
Santo Tomas egunean, Gorostidi baserriko sagardoak eskuratu zuen herritarren saria. Aitzaki horrekin, Manu Etxeberriaren hitzak bildu ditugu. NOAUA. Nondik datorkizue sagardoa egiteko ohitura? Manu Etxeberria. Gure aitona zenaren garaitik dator sagardoa egiteko martxa hori. Txikitatik ezagutu dugu sagardoa etxean. Tolareak beti izan ditugu. Gure aitak ere martxa horretan jarraitu zuen eta orain gu gara bere horretan jarraitzen dugunak. N. Sagardoa egitea familia biltzeko aitzakia da, beraz. M. E. Gurean bai. Etxekoekin biltzen dugu sagarra. Anaia, guraso, osabak... Azkenean familia osoa biltzen gara. N. Etxeko sagarrarekin bakarrik egiten al duzue sagardoa? M. E. Bai, hala da. Sagar urte izugarria izan da azkena. Hamar-hamabost urte hauetan izan den handiena bai behintzat. Eta kalitate aldetik ere, nahiko ona. Hezetasuna izan da eta eguzkiak ere gozatu egin du. N. Santo Tomas eguneko Sagardo Lehiaketan zuen sagardoak sari bat jaso zuen. Pozgarria, ezta? M. E. Hasteko, poza handia ematen du horrelako festa batean parte hartzeak. Tradizio hauek mantentzea oso polita da. Galtzekotan izan zen baina azken aldi honetan nahiko ondo dabil. Beraz, pozik parte hartzeagatik. Hasteko hori. Ilusioa eta esperantza beti izaten duzu. Kontuan izan ez garela bi edo hiru, hamar direla lehian daudenak. Duela bi urte hirugarren saria atera genuen eta duela hiru urte lehenbizikoa. Irabazteko esperantza bagenuen. Esperantza apur bat baduzu sagardo polita eman duzula jakinda. N. Santo Tomasetan, gainera, epaimahaiaren eta herritarren iritzia ez zen berdina izan. Bitxia, ezta? M. E. Ez naiz batere harritzen bat ez etorri izana. Hau hirugarren lehiaketa da eta ez dira inoiz bat etorri. Akaso epaimahaiak kontuan hartzen dituenak ez ditu herriko jendeak kontuan hartzen, ez dakit. Baina ni pozik nago herritarrek emandako sari horrekin. Oso gustura etxeratu nintzen. N. Zuen baserrian, sagardoa ekoizteko joera honekin jarraituko al dute gaztetxoenek? M. E. Esperantza badaukagu. Oraindik gazteak dira, baina esperantza horrekin segi beharko dugu.