Sagardoaren lurraldea

Txoooootx!

Descripción

Sidra / temporada del txotx / sidra nueva / degustación / cosecha

sagardo berria sidra temporada del txotx cosecha

Ficha

  • Fuente: Noaua aldizkaria
  • Fecha: 2005-01-07
  • Clasificación: 2.4. Txotx
  • Tipo documento: Revistas
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-002878

Texto completo

Sagar urtea izan zen iazkoa. 2003an ez bezala, 2004an sagar biltzen hainbat ordu pasa behar izan dituzte inguruko baserritarrek. Irailaren bukaeran hasi eta azaro inguruan amaitu zen bilketa garaia. Sagardozaleak ere, oraintxe dabiltza sagardo berria dastatzeko irrikitan. Has dadila txotx garai berria. Sanmiel inguruan hasten da sagar bilketa lana, lehen aleak heldu eta lurrera erortzean. Baserritar batzuk egunean eroritako fruituak bakarrik biltzen dituzte, beste batzuk, ordea, zuhaitzean daudenak astindu eta erori arazi egiten dituzte, modu horretan bilketa saio bakarrean lana bukatutzat eman dezakete. Udazkenean, txoko askotan ikusi ahal izan da sagar biltzen ari zenik. Batzuk, antzina bezala, etxean sagardoa egiteko; gehienek, ordea, sagardotegiei saltzeko. Eskuz edota kiskilarekin egiten da bilketa. Kiskila, puntan iltzea duen makil luze bat da. Bilketa lana errazten du tresna horrek, gehiegi makurtu beharrik gabe sagarra biltzea errazten baitu. Urte oparoa Esan dugu. Sagar urte ona izan da aurtengoa. Hainbat sagarrondoren adarrak, fruituen pisuaz, okertuta ikusi ahal izan dira uda guztian zehar. Iazko lehorteak sagar eskasia ekarri zuen eta sagardogileek kanpotik erosi behar izan zuten sagarra, baina aurten ez da horrelakorik gertatu. Hainbat sagardotegitan bertako sagarra erabiliz egin dute aurtengo ekoizpena. Duela bi urte ere, nahikoa sagar izan zen eskualdeko sagastietan, baina azukre gutxikoa. Euri asko egin zuen udan eta sagarrak ez zuen ondo heltzeko aukerarik izan. Aurten, berriz, euri eta eguzki proportzio hobea izan da eta sagarraren kalitatea zein kantitatea egokia izan da. Sagardo berria dastatzeko garaia da Hainbat sagar mota aurki daiteke eskualdeko sagastietan. Gaziak, gezak, mikatzak, mikatz-gaziak… sagardogileen lana izaten da sagardo ona egin ahal izateko proportzio egokia lortzea. Lan horretan aritu dira buru-belarri inguruko sagardogile guztiak. Bildutako sagarra garbitu, matxakan txikitu eta tolarean sagardo bihurtuko den zukua atera ondoren, zain egotea besterik ez da geratzen. Egunotan, txotx garaia irekitzean, sagardo berria dastatzeko aukera izango dugu.