Concursos de Alubias y sidra el día de Santo Tomás
Descripción
Eventos / concursos / Santo Tomás / concurso de sidra casera / concurso de alubias / exposición de productos de caserío
alubia evento concurso sidra santo tomás
Ficha
- Fuente: Noaua aldizkaria
- Fecha: 2004-11-19
- Clasificación: 5.6. Concursos
- Tipo documento: Revistas
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-002877
Texto completo
Ohi bezala, Donostian baino egun batzuk lehenago ospatuko dugu Santo Tomas eguna. Aurten, abenduaren 19an egingo da Santo Tomas eguneko azoka Usurbilen. Iaz babarrun faltan, ez zen lehiaketarik egin. Aurten, babarrun eta sagardo lehiaketak berreskuratu nahi ditugu. Baserriko produktuen azokarekin osatuko da abenduaren 19ko festa, igandez. NOAUA! Kultur Elkarteak baserritar guztiak gonbidatu nahi ditu Santo Tomas eguneko azokara. Esan dugu, azoka abenduaren 19an egingo da Usurbilen. Hilabete falta bada ere, lerro hauetatik dei berezia egin nahi diegu inguruko babarrun eta sagardo ekoizle partikularrei (hori bai, sagardotegiak lehiaketatik kanpo geratuko lirateke). Babarrun Lehiaketa Parte hartzaile bakoitzak kilo bat babarrun ekarri beharko du. Ordainean, 9 euro jasoko ditu. Babarruna Santo Tomas egunean bertan eraman behar da azokara. Hala ere, izena aldez aurretik eman behar da, telefonoz: 943 360 321 telefonoan, azaroaren 30a baino lehen. Lehiaketako irabazleek ondorengo sariak jasoko dituzte: - 1. saria: 90 euro + trofeoa. - 2. saria: 60 euro. - 3. saria: 30 euro. Etxeko Sagardo Lehiaketa Etxean edo baserrian sagardoa egin duen orok har dezake parte (sagardotegiak ez dira sartuko lehiaketa honetan.) Partaide bakoitzak 10 botila ekarri beharko ditu, eta bakoitzeko 1,80 euro jasoko ditu. Lehiaketako irabazleek ondorengo sariak jasoko dituzte: - 1. saria: 90 euro + trofeoa - 2 . saria: 60 euro - 3. saria: 30 euro . Sagardoa Santo Tomas egunean bertan eraman behar da azokara. Hala ere, izena aldez aurretik eman behar da, telefonoz: 943 360 321 telefonoan, azaroaren 30a baino lehen. Baserriko produktuen erakusketa Baserriko produktuen azoka ere egingo da Santo Tomas egunean. Etortzen den ekoizle orok 30 euro saria jasoko du. Izen emateko azken eguna, azaroaren 30a izango da. Baldintzak eta gainontzeko zalantzak argitzeko, deitu gure bulegora: 943 360 321.