El pueblo se quedó pequeño
Descripción
Eventos / XXIII Sagardo Eguna / Usurbil / concurso de escanciadores
Ficha
- Fuente: Noaua aldizkaria
- Fecha: 2004-05-28
- Clasificación: 5.2. Días de la sidra
- Tipo documento: Revistas
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-002875
Texto completo
Eguerdian, 13:00ak aldera, ez zen jende gehiago sartzen Dema Plazan. Sagardo Eguna, oraindik orain, erakargarri den seinale. Aurten, gainera, inoiz baino lagun gehiago ibili da arratsaldez zein gauez. Aurtengo Sagardo Egunak eman duenarekin pozik dira antolatzaileak. Bereziki, antolaketa-lanetan jendea fin aritu zelako. Estrainekoz, aurten, bazkaria ez zen Mahaspildegin egin, Agerialden baizik. 150 lagun bildu ziren eta Mahaspildegin ez bezala, Agerialden denak elkarrekin bazkaltzeko aukera izan zuten eta, honi esker, aparteko giroa sortu zen. Bestetan ez bezala, arratsaldean jende ugari ibili zen herrian. Gau partean ere, tabernak gainezka ziren. Pello Zubeldia udaltzain- buruaren esanetan, arratsaldean jende asko ibili zen, beste urte batzuetan baino askoz gehiago. Uste baino lan gehiago izan zuten arren, ez zen aparteko arazorik izan. Lehiaketan, lau herritar, hiru asturiar eta Gaztela-Leongo botatzaile bat aritu ziren. Kerman Errekondo izan zen, ordea, botatzaile onena. Urko Manterola bigarren eta Iker Muguruza, hirugarren.