Sagardoaren lurraldea

Protagonistas los mayores

Descripción

Sidra / temporada txotx / sidrería / menú / Sagardo Eguna de Usurbil

menu sagardo egunak sidra sidrería temporada del txotx

Ficha

  • Autor: Zaloa Leoz
  • Fuente: Noaua aldizkaria
  • Fecha: 2004-04-30
  • Clasificación: 2.4. Txotx
  • Tipo documento: Revistas
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-002873

Texto completo

Azken aldi honetan Zaharren Egoitza dugu mintzagai gure auzoan. Aurreko ale batean irakurri ahal izan genuen lapurreta egin zutela, baina gaurkoan ez da horrelako berri txarrik. Oraingo honetan auzoko helduek ohiko zereginei utzi eta kartetan aritu beharrean aukera ederra izan dute informazioa jasotzeko eta norberak bere ondorioak ateratzeko. Pasa de astean gure auzoko Zaharren Egoitzan hitzaldi bat izan genuen. Bertan bildu ziren Pablo Mendia hizlari zutelarik. Pablo Mendiak zahar edo adinduen gaixotasunak izan zituen mintzagai. Esan beharra dago horrelako hitzaldiak interesa pizten dutela eta gure auzoan ere jendeak gustora hartzen dituela era honetako solasaldiak. Gaiaz aldatuz, sagardotegiko mugimentuak ere bukatu zaizkigu. Ederki nabarmentzen da gauetan izaten zen jendearen emana bukatu dela. Nor ez da etorri aurten ere gure auzoko sagardotegira? Denak izan dugu zitaren bat bertako sagardo, bakailu, txuleta eta gazta probatuaz. Egia esan, ez dugu sagardotegikoekin hitz egin baina kanpotik ikusita, balorazio positiboa egingo genuke aurtengo sagardo garaiari dagokionean. Aurtengo txotx garaiak alde egin dionak datorren urterarte ez du izango aukerarik sagardotegian bertan dastatzeko, baina esan beharrean gaude laster, Sagardo Eguna izango degula Usurbilen eta nahiz eta ez izan Txotxetik edateko aukerarik, nahikoa sagardo izango dugu bertan. Kontuz ibili beharko dugu egun horretan zeren, aurtengo sagardoak graduren bat gehiago duela entzun baitugu. Pasaden urteko beroak direla eta, sagarra ere bere onetik atera eta azukre gehiagokoa izan omen dugu. Badakizu, ondo pasa baina kontuz mozkortu gabe.