Amplia oferta
Descripción
Eventos / Sagarrondotik 2004 / programa / Usurbil, Hernani, Urnieta y Astigarraga / sidreros
programa hernani sidrero sagarrondotik usurbil
Ficha
- Fuente: Noaua aldizkaria
- Fecha: 2004-02-20
- Clasificación: 5.8. Otros
- Tipo documento: Revistas
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-002872
Texto completo
Musika saioak, bertsolariak, trikitilariak, dastaketa komentatuak, herri-kirolak... eskaintza zabala da. Herri-kirolen bilgunea, nola ez, Usurbilgo dema-plaza izango da. Parez pare arituko dira Usurbil, Hernani, Urnieta eta Astigarragako ordezkariak. Irudian, prentsaurrekoan parte hartu zuten lagunak; horien artean, Ibon Beristain Usurbilgo kultur zinegotzia, Real Sociedad taldeko Igor Jauregi eta Igor Gabilondo jokalariak eta Urnieta, Hernani eta Astigarragako udal ordezkariak, sagardogileak eta sagardoaren bueltan dabiltzan elkarteetako kideak. Egitaraua, egunez egun OTSAILAK 26 OSTEGUNA INAUGURAZIOA URNIETAKO SAROBEN. Harrera ekitaldia, sagardogileak, Kofradiak eta Elkarteak aurkeztua. Real Sociedad, futbol taldeari “Sagardoaren Mezulariak” ikurraren ematea, Europan zehar Gipuzkoaren izena zabaltzen ari delako iaz eginiko lan onaren ondorioz. “Zaharregia, Txikiegia agian” olerki eta musika emanaldia (Kirmen Uribe, Mikel Urdangarin, Bingen Mendizabal, Rafa Rueda). OTSAILAK 27 OSTIRALA MUSIKA HERNANIKO KARPA ERRALDOIAN. Fito & Fitipaldis (Euskal Herria), Reincidentes (Andaluzia), Su Ta Gar (Euskal Herria), Orisha´s (Kuba). 12.000 pertsonentzako lekua duen karpa, Txozna guneak, disko jartzaileak, oilaskoak, bokatak, sagardo kupelak… OTSAILAK 28 LARUNBATA HERRI KIROLAK USURBILGO DEMA-PLAZAN. Usurbil, Astigarraga, Hernani eta Urnieta arteko lehia ikusgarria: txingak, sagar biltzea, zaku lasterketa, ingudea, aizkora, trontza, harri jasotzea, sokatira... Sagardo dastaketa, taloak, txorixoa. 17:00. MUSIKA HERNANIKO KARPA ERRALDOIAN. Ari (Katalunia), Kuraia, Ojos de Brujo (Kataluinia), Fermin Muguruza & Kontrabanda. OTSAILAK 29 IGANDEA SAGARDO II. MOSTRA ASTIGARRAGAN. Goizean goizetik, 10:00etatik aurrera herrian barrena: Euskal Herri osoko 60 sagardogileren mostra, Euskal Herriko produktuen azoka, Sagardoaren museo ibiltaria 12.00etan “Kata Komentatua” Xabier Kamio enologoaren eskutik. 13.30etan Patxi Perez eta Iparraldeko dantzarien ikuskizuna “Dantza Piko”. 17.00etan bertsolariak: Mendiluze, Egaña, S.Lizaso, M.Lujanbio, trikitilariak.