Sagardoaren lurraldea

Sagarronditik, llega el ambiente de fiesta

Descripción

Eventos / Sagarrondotik 2004 / Asociación para impulsar la cultura de la sidra / Hernani, Usurbil, Urnieta y Astigarraga / programa / música / deporte rural

ocio programa hernani deportes rurales cultura música sagarrondotik usurbil

Ficha

  • Fuente: Noaua aldizkaria
  • Fecha: 2004-02-06
  • Clasificación: 5.8. Otros
  • Tipo documento: Revistas
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-002869

Texto completo

Sagardoaren Kultura Sustatzeko Elkarteak lau egunetako jaialdi oparoa antolatu du. Horri esker, aurtengo edizioak lagun askoren arreta bereganatzeko osagai guztiak ditu. Otsailaren 26an hasiko da sagardo festa. Joan den urteko edizioa ez zen oharkabean pasa. Zenbakiei begiratzea besterik ez dago: 25.000 lagun baino gehiago bildu zituen iaz Sagarrondotik ekitaldiak. Dena den, iaz jaiaren gune nagusia Hernani izan bazen, aurtengo egitaraua, Urnieta, Usurbil eta Astigarragako udalerrietara ere zabaltzeko ahalegina egin da. Haur, gazte eta helduei zuzendutako saioekin belaunaldiz belaunaldiko transmisioa ziurtatu nahi da. Otsailak 26, osteguna Has dadila festa! Otsailaren 26an hasiko da eromena. Hortik aurrera, atsedenerako tarte gutxi emango du egitarau oparoak. Urnietako Sarobe antzokian hasiko da asteburu luzea. Besteak beste, Real Sociedad taldeak “Sagardoaren Mezulariak” ikurra jasoko du. Bingen Mendizabal, Mikel Urdangarin, Kirmen Uribe eta Rafa Ruedak eskainiko duten “Zaharregia, txikiegia agian” emanaldiarekin amaituko da inaugurazio ekitaldia. Otsailak 27/28 Karpa bete doinu Iaz bezala, Sagarrondotik ekitaldiaren aitzakiarekin puntako musika taldeak hurbilduko dira gure artera. Hernanin ipiniko den karpatik honako talde hauek pasako dira. Otsailaren 27an, Fito&Fitipaldis, Reincidentes (Andaluzia), Sutagar eta Orisha´s (Kuba) taldeekin leporaino beteko da aipatu karpa. Hurrengo eguneko saioa ere ez da makala. Otsailaren 28an, Ari (Madrid), Kuraia, Ojos de Brujo (Katalunia) eta Fermin Muguruza eta Kontrabanda arituko dira zuzenean. 1.200 pertsonentzat egokitutako karpa horretan, ez dira bestelako zerbitzu guneak faltako, janaria eta edaria kasu. Otsailak 29, igandea Sagardoa, Astigarragako alkate! Orain arte azaldutako guztia gutxi balitz, aurtengo edizioko ekitaldi kuttunena azken egunerako utzi da; otsailaren 29an, igandez, Astigarragak bilduko duena: Euskal Herriko II.Sagardo Mostra. Euskal Herriko 60 sagardogileren sagardoaz gozatzeko aukera izango dugu. Bide batez, euskal produktuen azoka ere antolatuko da. Trikitilariek, dantzariek eta bertsolariek alaituko dute mostra eta baita euskal produktuen azoka ere. Dena prest dago. Orain, gure esku dago ekitaldien arrakasta ziurtatzea. On egin! Sagarrondotik jaialdiaren ekitaldi nagusia igandekoa izango da, Astigarragako herrian hain zuzen.