Sagardoaren lurraldea

Sagardo Eguna soleado

Descripción

Eventos / XXII Sagardo Eguna / Usurbil

evento usurbil

Ficha

  • Autor: Ana Urdangarin
  • Fuente: Noaua aldizkaria
  • Fecha: 2003-05-30
  • Clasificación: 5.2. Días de la sidra
  • Tipo documento: Revistas
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-002868

Texto completo

Benetan egun zoragarria izan da aurtengo Sagardo Eguna, ezta? Inoiz baino lehenago bukatu omen da aurten sagardoa, eguraldiarengatik ote? Seguruenik bai, gainera ez da harritzekoa zegoen jendetza ikusita. Ze ongi pasa genuen egun osoan, taberna guztiak bete-beteak! Jendea ezin kabiturik. Aurtengo botatzaile irabazlea gure Mugu izan da, benetan merezi dek txikito! Egia da ere, beste urteetan jendea mozkor handiagoekin ikusten zela; lurrean botata, ezin altxatu. Baina aurten, nire ustez behintzat, ez da hainbesterainokoa izan. Beno, hurrengo urterarte itxaron egin beharko dugu, berriz ere Sagardo Eguna ospatzeko, aurtengoa bukatu baitzaigu. Astelehen latza pasatzen duten guztiei eskaintzen dizkiet lerro hauek. Animo eta laster pasako delakoan, hurrengora arte, aio!