Sagardoaren lurraldea

El tiempo caliente, y el ambiente más cálido

Descripción

Eventos / XXII Sagardo Eguna / Usurbil / Patxi Azkonobieta / elaboración mosto / concurso de escanciadores

evento usurbil

Ficha

  • Fuente: Noaua aldizkaria
  • Fecha: 2003-05-30
  • Clasificación: 5.2. Días de la sidra
  • Tipo documento: Revistas
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-002867

Texto completo

Eguraldia bero, eta giroa beroago 528 lagunek jarri zuten bere argazkia, eta 2200 euro bildu ziren Patxi Azkonobietak egin zuen sagardo eguneko irekiera ofiziala. 14 PI L-PILEAN Pasa da XXII. Sagardo Eguna, eta aurreikuspen onenak bete ziren. Lorentxok bete-betean jo zuen dema-plazan, eta, ondorioz, beroari aurre egitea ez zen lan erraza. Hala eta guztiz ere, primerako eguna igaro genuen. Aitziber Elortza, Joseba Pellejero eta Marian Berdegeren irrintziekin eman zitzaion hasiera egunari. Irekiera ofiziala Patxi Azkonobietak egin zuen eta hortik aurrera musika, sagardoa eta giro ona nonahi. Antolatzaileak gustora daude. Itzalai Pikabeak eta Ainhoa Labakak adierazi digutenez, “orokorrean eguna oso ondo atera zen, eguraldia ona, baina bero handiegia egin zuen. Ondorioz, sagardoaren tenperatura kontrolatzea gehiago kosta zaigu”. Egun osoan lortu zen giroa azpimarratu nahi dute, goizean, bazkarian nahiz arratsaldeko erromerian. Izan ere, aspaldiko partez, pilotalekuan argazki polita atera baitzen. Jende ugari aritu zen dantzan eta kantuan Tapia eta Leturiaren erromerian. Bestalde, herritarren partehartzea ere txalotzekoa izan da aurtengo edizioan. Inoiz baino herritar gehiago animatu baita lanerako. Antolatzaileen hitzetan, “sagardo postu guztiak bete ziren, baina urtero bezala, basotako postu bat betetzeko larri ibili gara. Ea ba datorren urtean basoak saltzeko jendea animatzen den”. Aurreko edizioetan bezalaxe, muztioaren prozesuak bisitari guztien arreta bereganatu zuen. Botatzaileen lehiaketan ere giroa pil-pilean izan zen. Iaz ez bezala, aurtengo lehiaketa Iker Muguruzak irabazi zuen, bigarren postua Urko Manterolak eskuratu zuen eta iazko irabazle Kerman Errekondo, hirugarren tokiarekin konformatu behar izan zuen. Etxerat elkarteak euskal presoak euskalherriratzeko aldarrikapena ere kalera atera zuen. 13:00ean eskualdeko elkarretaratzea egin zuten frontoi atzeko parkean eta deiak erantzun zabala izan zuen. Euskaldunon Egunkariak ere ondo merezitako tokia izan zuen. Azken urteotan Egunkariak Sagardo Egunari buruz kaleratu dituen gehigarri eta artikuluak ikusgai baitzeuden erakusketan. Frontoi atzeko portada handia ere txiki gelditu zen, aurreikusitakoa baino jende gehiagok jarri baitzuen bere argazkia. Guztira, 528 lagun animatu eta 2200 euro bildu ziren. Amaitzeko, antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkie eguna aurrera ateratzen lagundu dutun guztiei. “Hurrengo urteari begira bai proposamen eta bai antolakuntzan parte hartu nahi duten guztientzako irekiak gaude”.