Sagarrondotik 2003, la fiesta de la sidra va a comenzar
Descripción
Eventos /Sagarrondotik 2003 / Hernani, Astigarrga y Usurbil / fiesta de la sidra / cultura de la sidra / degustación / sidreros / programa
ocio degustación programa hernani cultura sagardo egunak sidrero sagarrondotik
Ficha
- Fuente: Noaua aldizkaria
- Fecha: 2003-03-14
- Clasificación: 5.8. Otros
- Tipo documento: Revistas
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-002865
Texto completo
Txotx denboraldia aurrera doa. Negua gorria izan bada ere, sagardotegiek ez dute erakarpen-ahalmena galdu eta asko izan dira gure sagardotegietara hurbildu diren lagunak. Oraindik bada txotx denboraldiaz gozatzeko denbora. Eta baita Sagarrondotik ekimenaz ere. Martxoaren 21ean Hernanin hasiko den hiru eguneko festak Astigarraga, Hernani eta Usurbilgo udalen babesa jaso du. Eta ardatz nagusia, noski, sagardoaren lurraldea izango da. Sagarrondotik ekimena sagardoaren kultura bultzatzeko eta bermatzeko sortu da. Asmoa, gainera, ez da ekitaldi puntual batera mugatzen. Antza, urtero errepikatu nahi den festa da Sagarrondotik. Behintzat, sagardoaren munduaren ispilu eta erreferentzia izateko jaio omen da ekimen hau. Bertatik, sagardoaren lurraldetik, Euskal Herri osora hain gustukoa dugun edari honen inguruko kultura helerazi nahi da. Erronka ez da makala. Hiru egunetako jaialdia izango baita martxoaren 21ean hasiko dena. Hau guztia Hernanin egingo da, nahiz eta Astigarraga eta Usurbilgo Udalen laguntza ere jaso duen Sagarrondotik ekimenak. Era honetan, sagardoaren lurraldea osatzen duten udalerrien elkartzea bultzatu da. Hau da Usurbil, Astigarraga eta Hernaniko udalak ekimen erraldoi bakar batean bat egitea, ekimen berari babesa emanaz. Kasu honetan, Urnieta falta da “urrezko laukotea” osatzeko. Sagarrondotik elkarteko kideek aditzera eman digutenez, “helburua herri hauetan sagardoaren gurpilari bueltak eta bueltak eman dizkioten eragile ezberdinentzako topagunea sortzea da. Hernaniko Sagardoaren Kofradia Tolarea, Astigarragako sagardogile ezberdinak, Usurbil eta Urnietakoak… Baina era berean Euskal Herri osoko sagardogile ezberdinengana heldu nahi dugu. Eta ez dadila ekimen honetatik kanpo inor geratu”. Sagardo dastaketa erraldoia Pasa den hilabetean Hernanin egin prentsaurrekoan esan zitzaigunez, “Euskal Herri osoko sagardogileen dastaketa antolatu dugu. Sagardogile orori ipiniko zaien karpa erraldoian, “stand” propioa edukitzeko aukera emango zaio Gipuzkoa, Bizkaia, Nafarroa, Araba, Laburdi, Baxenafarroa eta Zuberoako sagardogile orori”. Atzerriko delegazioei ere gonbidapena luzatu zaie, hala nola sagardoaren lurralde ezberdinetako ordezkariei, Txekia, Hungaria, Irlanda, Wales, Asturies eta Galizakoei. Egitaraua, ikusiko duzuen moduan, ez da nolanahikoa. Musika, gastronomia, kirolak eta haurrentzako saioak dira Sagarrondotik ekimenaren oinarrizko osagaiak. Besterik gabe, has dadila festa!