No faltes a la Feria de Santo Tomás
Descripción
Eventos / concursos / concurso de la sidra elaborada en los caseríos / degustación / feria / Santo Tomás / programa
feria degustación programa evento concurso santo tomás
Ficha
- Fuente: Noaua aldizkaria
- Fecha: 2002-12-06
- Clasificación: 5.6. Concursos
- Tipo documento: Revistas
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-002864
Texto completo
Abenduaren 15ean Santo Tomas azoka izango da herriko pilotalekuan. Iazko bideari jarraituz, txistorra eta talo postuez gain, azoka ere izango da. Baina, badago gehiago ere. Izan ere, baserrietan ekoizten den babarruna eta sagardoa epaituko baita bi lehiaketen bitartez. Herritarrek baserriko sagardoa dastatzeko aukera izateaz gainera, sagardoa epaitzeko tartea ere izango dute. Baserriko produktuak kalera ateratzeko saioa da Ziortzak, Noaua! Kultur Elkarteak eta Usurbilgo udalak antolatutakoa. Gainera, Ixabel III.a euskal arrazako zerria ere bertan egongo da nork eraman zain. Esan bezala, beraz, abenduaren 15eko azokan lau protagonista nagusi izango ditugu; txistorra, zerria, babarruna eta sagardoa. Orain arte askok eman dute izena babarrun lehiaketan nahiz sagardo lehiaketan. 22 babarrun ekizlek eman dute izena; Berritza Barrena, Olanoenean, Zugasti, Portu, Arratzain Berri, Gaztañaga, Arratzain, Markel Olaizola, Mikel Rekondo, Etxarri, Gorostidi, Bixenta Manterola, Aldagorri, Zumitza, Bizkarre, Berritza Bitarte, Martin Irazusta, Pokopandegi, Galardi, Agerre eta Illunbe. Oraindik ere baduzu aukera; nahi izanez gero Noaua!ra deituta (943 36 03 21) edota egunean bertan goizeko 9:30etatik aurrera ekarrita. Lehiaketa honetan epaimahai lanetan herriko dendariak arituko dira eta Tolosako teknikariak izango dituzte laguntzaile. Bestetik, baserriko sagardo lehiaketa izango dugu. Honako baserriek hartuko dute parte: Zugasti, Olanoenea, Arratzain, Etxetxo, Gorostidi, Arratzain Berri, Zumitza eta Berritza Barrena. Arestian esan bezala, oraindik garaiz zabiltzate izena emateko. Lehiaketaz gain, sagardoa dastagai jarriko da eta herritarrek ere sagardo onena epaitu ahal izango dute. Iaz bezala, aurten ere epaimahai kideak herriko elkarteetako ordezkariak izango ditugu. Bestalde, azoka ere izango da eta oraindik baserritar gutxi animatu bada ere, gonbita luzatuta dago. Besteak beste, postu hauek ikusi ahal izango dira: Goenaga, Zugasti baserria, Markel Olaizola, Etxarri, Urtinea, Zatarain Etxe Berri eta Etxetxo. Baina, hau guztiaz gain bada ekitaldi gehiagorik ere. Ziortzak txistorra eta talo postua jarriko baitute eta Ixabel III.a euskal arrazako zerria zozketatuko baita. Bertsolariak eta trikitilariak ere ez dira faltako. Beraz, badakizue, animatu eta azaldu pilotalekutik abenduaren 15ean.