Sagardoaren lurraldea

Preparando la sidra nueva

Descripción

Sidra / sidrería Santuenea / sidra nueva

sagardo berria sidra

Ficha

  • Autor: Alfontso Vidal
  • Fuente: Noaua aldizkaria
  • Fecha: 2002-11-08
  • Clasificación: 2.1. Sidra
  • Tipo documento: Revistas
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-002863

Texto completo

Udazkenean gaude eta jadanik hotza eta euria agertu dira. Egia esan, beroa ere izan dugu eta ezin gara kexatu. Hala ere, udazkena ehizaren garaia izaten da. Larunbatetan eta igandeetan eskopeten “tiroekin” esnatzen gara. Goizean goiz, lehen orduetan abiatzen dira ehiztariak Andatzara uso “preziatuaren” bila. Batzuk bere sariarekin jaitsiko dira baina gehienak ezer gabe bueltatuko dira etxera. Beno, ezer gabe ez, beren hamaiketakoa ardoarekin inork ez die kenduko eta gainera mendian. Ba al dago gehiago eskatzerik? Bestalde, esan behar da Santueneako sagardotegia hasi dela pixkanaka-pixkanaka denboraldi berria prestatzen. Oraindik asko falta da ateak irekitzeko baina jadanik prestaketa- lanak martxan dira. Espero dugu aurtengo sagardoa lehengo urtekoaren modukoa izatea, hala oraindik hobea. Hala ere, sagardo berria probatzeko aitzakiarekin pasako gara handik eta, bide batez, afari ederra egiteko aprobetxatuko dugu. Beno, besterik gabe, ondo izan eta hurrengora arte!