Tiempo de recoger la manzana
Descripción
Manzana / cosecha / recogida / kizkia / sidrería Illunbe / precio
Ficha
- Autor: Iñaki Labaka
- Fuente: Noaua aldizkaria
- Fecha: 2002-10-25
- Clasificación: 1.3. Manzana
- Tipo documento: Revistas
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-002862
Texto completo
Hego haizeak eta ehiztariek usotan ateratzen duten zaratak adirazten digu garbi udazkena ailegatu zaigula. Urte sasoi honetan, beste protagonista nagusia sagardoa izaten da. Baserritarrak azken egunetan bere sagarrondoak moildu eta kixkia erabiliz sagarrak biltzen jardun dira. Lehen sagardoa baserri askotan egiten ba zen, etxerako alegia, orain berriz, gutxi batzuetan mantentzen dute ohitura hori, gehienek sagardogietara eramaten dute. Gure auzoan Illunbe sagardotegiak erosten ditu inguruko sagar kopuru handinak. Bildutako sagarrak jotzen hasiak dira dagoeneko, eta tolareak jarri dituzte lanean hemendik hiru hilebetera zuku gozo hori denok dasta dezagun. Beti entzun izan dugu euri urtea sagar urtea izaten dela, aurten ura nahikoa izan dugunez uzta oso ona izan dugu, azken urtetako onena. Eguraldi txarrak zerbait ona beharko zuen ba! Aurten kiloko 0,24 euro (36,6 pezeta) ordainduko omen dizkiete baserritarrei (Sagardogileen Elkarteak jarritako prezioa). Lehen esan bezala San Sebastianetan inguru ikusi beharko dugu zer nolako sagardoa datorren aurten. Ederra etor dadila, denok gozatzeko.