10.000 personas se juntaron en el Sagardo Eguna con la ayuda del tiempo
Descripción
Eventos / XXI Sagardo Eguna / Usurbil / proceso de elaboración mosto / exposición de fotos / Iñaki Astiasuinzarra
Ficha
- Fuente: Noaua aldizkaria
- Fecha: 2002-05-31
- Clasificación: 5.2. Días de la sidra
- Tipo documento: Revistas
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-002860
Texto completo
Aurrikuspen onenak bete ziren Sagardo Egunean. Euriaren beldur ginen eta eguzkia betebetean izan genuen. Jendetza handia espero zen, 10.000 pertsona inguru. Eta halaxe izan zen. horrek guztiak ez zuen festa eragotzi. Alderantziz, giro ederra nagusi izan zen. Goizean goiz hasi ziren lanean antolatzaileak. Hasiera ekitaldia zeozer atzeratu bazen, dena espero bezala atera zen. Sagartzea Elkartekoak pozik eman zioten hasiera Sagardo Egunari. Eta gustura aritu ziren epaile lanetan botatzaileen lehiaketan. Une hunkigarriena, ordea, Jexux Artzeri eginiko omenaldia izan zen. Ekitaldi xumea baina merezitakoa. Izan ere, Jexux Artze eta beste hainbat lagunek urtetan egindako lanari esker eskuratu du Sagardo Egunak gaur egun duen oihartzuna. Aurreko edizioetan bezalaxe, muztioaren prozesuak bisitari guztien arreta bereganatu zuen. Ikustekoa izan zen botatzaileen lehiaketa eta honakoan ere Kerman Errekondo izan zen nagusi. Kantabriatik etorritako lagunek kolorez zipriztindu zuten goiza. Hango jantziekin atonduta eta hango doinuz lagundurik ez zuten hutsik egin. Iñaki Astiasuinzarraren erakusketa ere ez zen oharkabean igaro. Argazkilari honek, ordea, ez zuen gidoia aldatu, eta handik eta hemendik ibili zen kamara eskuetan. Lagun hauek guztiak nabarmendu baditugu ere, protagonista nagusiak Usurbilera etorri ziren sagardozaleak izan ziren. 11:00ak aldera jende asko zen plazan, baina 12:00ak aldera lehertu zen festa. Eguzkitik babestu asmoz, askok frontoian bilatu zuten babeslekua. Baina gainezka zegoen ingurua. Tabernariek ere lan eta lan ibili ziren. Pintxoak egiten aritu ziren lagunak bezalaxe. Edan, edan zen, baina baita jan ere. Horretan ere artistak baikara.