El tiempo no enfrió el buen ambiente de la feria de Santo Tomás
Descripción
Eventos / concursos / concurso de sidra / feria / Santo Tomás / caserío Gorostidi, ganador / caserío Zugasti, segundo
feria evento concurso santo tomás
Ficha
- Autor: Agurtzane Solaberrieta
- Fuente: Noaua aldizkaria
- Fecha: 2001-12-21
- Clasificación: 5.6. Concursos
- Tipo documento: Revistas
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-002858
Texto completo
Goizeko 11etan farmaziko termometroak 4 gradu markatzen bazituen ere, hotzak ez zuen Santo Tomas azokako festa oztopatu. Azokako lehen orduan jende gutxi ibili bazen ere, eguerdi aldera herritar eta kanpotar ugari inguratu zen pilotalekura. Aurtengoak bazuen bai, zer ikusia. Izan ere, ohiko txistorra eta talo postuaz gain, baserriko sagardo eta babarrun lehiaketak egin baitziren. Ixabel II.ak ere herritar askoren begiradak erakarri zituen. Azoka irekitzearekin batera, babarrun lehiaketa hasi zen. Epaimahaia Antxeta jatetxeko Patxi Arrutik, Zumeta jatetxeko Iñaki Zumetak, Tragoxkako Ramon Pozuetak eta Etxebesteko Lurdes Agirrek osatu zuten. Tolosako Babarrun Elkarteko Arantxa Ariztimuño eta Xabier Goikoetxea izan zituzten aholkulari. Ez zuten lan erraza izan herriko sukaldariek. 28 parte-hartzaile izan zen orotara, zein baino zein babarrun ederragoa, gainera. Aurreneko irudipena, garbitasuna, berdintasuna, kolorea eta tamaina baloratu ostean, 1go saria Migel Arrastoarentzat izan zen. 2. saria Martin Irazustak eskuratu zuen eta, hirugarrena, aldiz, Markel Olaizolak. Eguerdian sagardo lehiaketaren eta dastaketaren ordua iritsi zen. Epaimahai lanetan herriko elkarteak aritu ziren: Ibai-Ondo elkartetik Esteban Roteta, Aitzagatik Jakoba Errekondo, Andatzpetik Pako Alkorta, Errozipetik Joxe Loidi, Peña Pagolatik Esteban Ler- txundi, Aginagako Elkartetik Luis Tapia eta, azkenik, Joko Garbitik Juan Inaxio Astiazaran. Herriko hamar baserri lehiatu ziren, eta sari nagusia Gorostidi baserriarentzat izan zen. 2. saria Zugasti baserriak eskuratu zuen eta hirugarrena Zumitzak. Herritarrek ere izan zuten iritzia emateko aukerarik. Hauen ustetan, Zugasti baserriko sagardoa izan zen onena eta berak eraman zuen herritarren saria ere. Beraz, esan daiteke elkarteetako ordezkariak fin ibili zirela hiru onenak hautatzerakoan. Bestalde, herritarrek ere hainbat erosketa egiteko aprobetxatu zuen goiza. Postu gutxi zeuden arren, bertan egon ziren saltzaileek positibotzat jo zuten azoka. Iaz baino gehiago saldu zutela aitortu ziguten. Batez ere, barazkiak, eztia, esnea eta gazta erosi zela aipatu ziguten. Azokak bazuen beste protagonistarik ere: Ixabel II.a. Txerri gaixoak ez zuen erakarri zuen jendea bezain ondo pasa, izan ere, dardarka egon baitzen goiz osoan. Ezta harritzekoa ere! Ziortzak urtero jarri ohi duen txistorra eta talo postua ere ez zen falta izan. Txistorra mokadua eta gero sagardo tragua. Antolatzaile lanetan ibili diren Noaua!k, Ziortzak eta Udalak oso positibotzat jo zuten goiza.