Sagardoaren lurraldea

Sidra: el caldo del otoño

Descripción

Sidra / cosecha / otoño / mosto

mosto sidra otoño cosecha

Ficha

  • Autor: Andoni Udabe
  • Fuente: Noaua aldizkaria
  • Fecha: 2001-10-12
  • Clasificación: 2.1. Sidra
  • Tipo documento: Revistas
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-002855

Texto completo

Oraingoan ez dut oso urrutira jo behar izan Noaua!ko tartetxo hau beteko duen gai emankor bat aurkitzeko. Balkoira irten eta inguruan nuenari begira jarri naiz pentsakor. Zuhaitzen hostoek kolore berdea galdu dute eta zuhaitz adarretan irauteko ere nahikoa lan badute bakarren batzuk. Aurpegia hego-haize epel batek laztandu dit eta sudurrera, berriz, tolarean jo berria den sagarraren usain gozoa iritsi zait. Halaber, auzotar batzuren ehiza kontuek ere nere arreta irabazi dute, izan ere, urte sasoi hau iristeko zuten egonezinaz eta erositako azken kartutxoez mintzo baitira gogotsu. Garbi dago udazkena ailegatu dela, ehiztarien eta sagardoaren garaia alajaina! Urte sasoi hau sagardogileentzat garrantzi handikoa da, izan ere, otsaila ingurutik aurrera dastatzen den sagardo preziatu hori, orain jaiotzen baita. Orain dela egun batzuk bildutako sagarrak jotzen hasiak dira dagoeneko auzoko sagardogileak; bai sagardotegietakoak, baita baserrietakoak ere. Azken hauek etxerako bakarrik egiten dute, baina hala eta guztiz ere aipatu gabe ezin utzi. Aurten ere kanpotar bat baino gehiago izango da auzoan barrena sagardotegi bila galduta ibiliko dena. Kapotarra beharko, ezagunen bat edo bertakoren bat horrela ikustea ez litzateke piura izango eta! Kontu hauekin guztiekin egarritu ere egin naiz! Hara! Sagardo gozoz beteriko pitxar bat iritsi da nere eskuetara! (Barkatu, baina halako aukera bati ez diot muzion egin! Itxaron momentu bat mesedez. Glup, glup, glup...) Ostras! Aurtengo sagardoa bikaina etorriko denaren errezeloa daukat. Hilabete batzuren buruan ondo jakingo dugu.