La sidra y el excelente ambiente triunfaron en el XX Sagardo
Descripción
Eventos / XX Sagardo Eguna / Usurbil / 45 sidrerías / excelente ambiente / Tapia y Leturia / sidrero Jose Ignacio Astiazaran
Ficha
- Fuente: Noaua aldizkaria
- Fecha: 2001-06-01
- Clasificación: 5.2. Días de la sidra
- Tipo documento: Revistas
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-002854
Texto completo
Festa giro aparta, plaza gainezka, jendea nonnahi, sagardo botatzaile ugari, sagardoa usurbildar eta gainontzekoentzat errege... XX. Sagardo Egunak erabateko arrakasta izan du beste behin ere. Eguraldiak lagunduta jende ugari hurbildu zen goiz partean Gipuzkoako 45 sagardotegietako sagardoak edatera. Arratsaldean, berriz, erromeri giro aparta sortu zen Tapia eta Leturiarekin. “Iaz baino mila baso gehiago saldu dira aurten” zioen antolatzaileetako batek goizeko saioa bukatu bezain laister. Ez da harritzekoa, jende ugari bildu baitzen herriko plazan. 45 postutan banatuta zeuden 5.400 boteila sagardoak ez ziren nahikoa izan Usurbila gerturatu ziren denak asetzeko. “Haurrekin plazara sartu ezinik ibili gara” entzun zitekeen frontoiko sarreran, eta postu batetik bestera ibiltzerakoan jende artean lekutxo bat egitea ere lan nekeza zen maiatzaren 20an. Hasierako ekitaldia ere ez zen urteroko berdina izan. Iker Muguruza eta Mikel Artolak eragindako txalaparta soinuek Aitziber Elortza, Garbine Errekondo, Edurne Aizpurua eta Maritxu Martinen irrintzien laguntza izan zuten lehendabizi eta ondoren Kantabriatik etorri ziren 40 lagunetatik hiruk gaita, danborra eta panderoz alaitu zuten herriko frontoia. XX. Sagardo Eguneko lehendabiziko sagardo boteila, berriz, Jose Ignacio Astiazaran Iruingo sagardogileak ireki zuen. Izan ere, Sagardo Egunaren Lagunak Elkartekoek 35 urte hauetan sagardoaren alde egin duen guztia eskertu nahi izan zioten omenaldi xume honen bidez. Botatzaileen lehiaketak ere ikusmin haundia sortu zuen. Arantxa Unanue, Urko Manterola, Iker Muguruza, Kerman Errekondo, Dorronsoro eta Jon Astiazaran izan ziren oholtza gainera igotzera ausartu ziren bakarrak eta epaimahaikoen eritziz Iker muguruza izan zen ondoen egin zuena. Kerman Errekondok eskuratu zuen bigarren postua eta Jon Astiazaranek hirugarrena. Arratsaldean, aldiz, erromeri giroa izan zen nagusi. Herriko trikitilariei egokitu zitzaien erromeria hasi eta bukatzea, baina tartean nahikoa dantza egiteko aukera izan zen Tapia eta Leturia eta beraien laguntzaileekin. Herritar nahiz kanpotarrek frontoia txiki utzi zuten. Batzuk dantzan, besteak dantzariei begira... baina guztiak gustora1997. urtea